Bidebarrieta Kulturguneak 'Droneak: mendeetako ametsak eta orainaldiko erronkak' izeneko hitzordua jasoko du martxoaren 1ean, asteazkena. Bidebarrieta Zientifikoa zikloaren barruan antolatutako ekitaldi hau arratsaldeko 19.00etan hasiko da Bidebarrieta Kulturguneko liburutegiko areto nagusian.
Hitzordua Julián Estévez Sanzek emango du, Ingeniaritza Mekanikoko Departamentuko irakaslea Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan, Informatika Ingeniaritzan doktorea eta UPV/EHUko Adimen Konputazionaleko Taldeko ikertzailea.
Azken urteotan ohikoa bihurtu da zeruan droneak ikustea. Lanari zein aisialdiari lotutako tresna gisa normalizatu dira gure inguruan. Are gehiago, adimen artifizialarekin batera, droneekin erlazionaturiko teknologia aipatuenen artean dago azken urteetan.
Droneak, urruneko kontrolaren bidez gidatzen diren aireontziak, hainbat funtzio dituzten tresnak dira, hala nola, aire-zaintzarako, janariaren zein odol-poltsen garraiorako edo gerrarako arma bezala erabiltzen dira. Paradoxikoki, antzinako zibilizazioek amesten zuten bezala aireko espazioa menderatzea lortu denean, teknologia mota horren balizko gorakadak erronka ugari ekarri dizkio gizarteari.
Julián Estévez Sanz UPV/EHUko Ingeniaritza Mekanikoko Saileko irakaslea da Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan, Informatika Ingeniaritzan doktorea eta Euskal Herriko Unibertsitateko Adimen Konputazionala Taldeko ikertzailea da. 2021etik aurrera, Adimen Artifiziala Hezkuntzan Aplikatzeko Europako Batzordearen aditu taldeko kide da. Gainera, hainbat enpresekin kolaboratzen du robotikako eta datuen analisirako proiektuetan. Urteak dira droneek eta horien aukerek erakarri zutela eta horretara bideratu du bere ikerketaren esparru handi bat azken urteetan. Zientzia eta teknologiaren dibulgatzaile aktiboa da sare sozialetan, prensa eta ekitaldi publikoetan.
Bidebarrieta Kulturgunea Bidebarrietako Liburutegiaren barruan kulturari eskainitako gunea da. Bere helburuen artean kultura, literatura eta zientzia garatu eta sustatzea dago.
- Hitzordu honetarako sarrera doakoa da eta sarrera librea izango da lekua bete arte.
- Bertaratzerik ez badago, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da Bidebarrieta Kulturgunearen YouTubeko kanalean.