Kalean da Infobilbaoren ale berezi bat
Bilboko Udalak Infobilbao berriaren 24.000 ale banatuko ditu aste honetan. Peñascal auzoan etorkizunerako diseinu urbanoaren aukerak eta partaidetza-prozesua aztertzeko gaiari buruzkoa izango da.
Urrian, Peñascaleko Plan Berezia egiteko prozesuaren barruan (idazteko prozesuan dago orain), Bilboko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak herritarrek parte hartzeko prozesua abiarazi zuten, auzotarrek bizi diren lekurako hiri-diseinuko aukeren artean hautatzeko aukera izan dezaten.
Zehazki, hiru aukera aurkeztu zaizkie herritarrei. Hiruren ezaugarriak dira:
- Bidea ematen dute biltzeko, egoteko eta umeen olgetarako gune publiko berriak sor daitezen.
- Eraikin eta espazio publiko guztien irisgarritasun unibertsala bermatzen dute, arrapalen bidez.
- Auzoko aparkamendu-beharrari erantzuten diote.
- Etxebizitza berri guzti-guztiek izango dute orientazio bikoitza, eguzkiak eman diezaiela eta aireztatzea bermatzeko.
Tartean dauden pertsonen iritzia udaleko teknikari eta arduradunengana modu argi, zuzen eta zehatzean iritsi ahal izateko, Udalak aurrez aurreko eta telefono bidezko harremanen bidez bideratzen ari da informazioa eta herritarrekiko tratua.
Hala, hainbat bilera eta telefono bidezko harremanen ondoren, datorren martitzenean, abenduak 13, berriz ere dei egingo zaie tartean dauden herritarrei, bilera bitara, egindako ekarpenen berri emateko eta Plan Bereziaren definizioan zeintzuk hartuko diren kontuan azaltzeko, zeintzuk ezetsiko diren eta zergatik, eta zeintzuk beste sail edo/eta erakunde batzuetara eramango diren behar bezala kudeatzeko.
Temas
Más en Bilbao
-
Una avioneta captará en miles de fotos cada elemento urbano de Bilbao
-
Una nueva cartografía en 3D permitirá a Bilbao afrontar los retos del futuro
-
'Magiaren Topaketak' ekimenak Otxarkoagan eta Txurdinagan ospatuko du bere 20. urteurrena
-
Uriko auzoen historiak ezagutzera emango ditu Bilbao Izan programak