Síguenos en redes sociales:

Bilboko Udal Txistulari Banda Euskalduna Jauregira itzuliko da ateazkenean

Asteazken honetan, azaroak 9, arratsaldeko 19.00etatik aurrera, Bilboko Udal Txistulari Bandak 'Lainoen artean' izeneko kontzertua eskainiko du Euskalduna Jauregian. Joan den larunbatean, Gaztela-Mantxan, Guadalajaran konkretuki, eskaini zuten kontzertu bat, harrera bikaina izan zuena publikoaren partetik.

Errezitaldi honetarako Ainara Azpiazu, ilustratzaile, komiki marrazkilari eta euskal muralgilearen laguntza izango du. Bere lanen artean, Berria, Xaviroi, Friends of Irrien eta Gararen Gaur aldizkarietan argitaratutako binetak nabarmentzen dira, baita bere azken lanak ere: "Nire gorputza bizi dut" (2020) eta "Basorantz" (2021). Errezitaldi honetarako, taldeak irudigile baten laguntza izango du. Ainara Azpiazuk Bilboko Udal Txistulari Bandak interpretatuko dituen kantuen iradokizun musikalak pantaila batean islatuko ditu lerro, kolore eta formekin, baita Oihana Iguaran bertsolariak une jakin batzuetan abestuko dituen bertsoek proposatutako ideiak ere. Iguaran, bertsolaritzaren eta komunikabideen arteko harremana ikertzen duen bertsolaria, gaur egun Bertsozale Elkarteko Transmisio Saileko bozeramailea da. Ohiko txistu-bandaren formatuan joko dira doinuak, eta errepertorioa askotarikoa izango da: pieza tradizional alaiak, klasikoagoak eta modernoak. Musika, irudiak eta inprobisazioa uztartuko dira publikoa leku magikoetara murgilduz.

Kontzertua Euskalduna Jauregiko 0D aretoan izango da. Sarrerak Euskalduna Jauregiko leihatiletan, Euskalduna Jauregiaren webgunean eta Kutxabank kutxazainetan eros daitezke.