Txistulari Bandak Guadalajaran joko du ostiralean
Ostiral honetan, azaroak 4, arratsaldeko 20.00etatik aurrera, Bilboko Udal Txistulari Bandak kontzertu bat eskainiko du Guadalajarako Antzoki Modernoan.
Bilboko Udal Txistulari Bandak, Gorka Zabaletaren zuzendaritzapean, askotariko errepertorioa interpretatuko du, hala nola, Aitor Furundarenaren “Aurtzaka” eta “Sugandilla”, Thierry Biscaryren “Leireki” eta “Xarpota”, “Paisaia zelta” obra irlandar tradizionala eta Krokeren “Bright Clouds” Garazi Navasen moldaketekin, egile ezezagunekoak “Arrosen balsa” eta “Amaitzeko soinua”, Jackie Pedeloyren “Pays Basque” eta Gorka Hermosaren “Brehme” Aitor Furundarenaren moldaketekin, Kepa Junkeraren “Bizkaian zehar” eta Xabier Zabalaren ”Izarraren izarra”. Sarrerek hiru eta bost euro bitarteko prezioa izango dute.
Bilbora bueltan, Txistulari Bandak Euskalduna Jauregiko kontzertu-zikloarekin jarraituko du azaroaren 9an, Ainara Aspiazu ilustratzaile, komikigile eta muralista euskalduna eta Oihana Iguaran bertsolaria lagun dituela. Errezitaldi zabala eskainiko dute Banda tradizionaleko formatuan. "Lainoen artean” titulupean, Ainara Azpiazuk Txistulari Bandak interpretatuko dituen kantuen iradokizun musikalak islatuko ditu lerro, kolore eta formekin, baita Oihana Iguaran bertsolariak une jakin batzuetan kantatuko dituen bertsoek proposatutako ideiak ere. Musika, irudiak eta inprobisazioa uztartuko dira, publikoa leku magikoetara murgilduz.
Kontzertua asteazkenean, hilak 9, izango da, 19:00etan, Euskalduna Jauregiko 0D aretoan. Sarrerak Euskalduna Jauregiko leihatiletan, Euskalduna Jauregiaren webgunean eta Kutxabank kutxazainetan eros daitezke.
Temas
Más en Bilbao
-
Bilbao actualizará su catálogo de edificios de valor patrimonial protegidos
-
'Arroces del Mundo' vuelve a Bilbao como símbolo de diversidad y encuentro vecinal
-
El outlet 'Billy´s Tour' vuelve a Bilbao con ropa de marca vintage a nueve euros
-
Siete municipios de Bizkaia aportan casi una tercera parte del PIB de Euskadi