Bilboko Udalak 576.292,44 euroko aurrekontua bideratu egingo du Campo Volantíneko jolasgunea berritzeko. Aste honetan hasi dira umeen eremua eraberritzeko lanak.

Gure sinboloak, ondarea, mitoak eta elezaharrak eremu berri horretan izango dira, zeinaren diseinuan honako alderdi hauek lehenetsi baitira:

  • Jolas elementu integratzaileak eta osagarriak.
  • Batasun estetiko bat, hartara nortasun zehatz bat izan dezan eta uriari balioa erantsiko dion espazio publiko bat bihur dadin.
  • Euskal mitologia ager dezala eta hartan parte harraraz diezaiela umeei eta helduei.

Beraz, jolas inklusiboko eta koherentzia estetikoko elementuen bidez, eta zur naturala eta altzairua bezalako gaiak erabiliz, ibilbide magiko bat osatuko da, basoaren ideia, arkitektura tradizionala eta izaki mitologikoak ekarriz etengabe. Horrela, han aurkituko ditugu hainbat elementu eta jolas-gune, hala nola Lamiaren hondartza, Tarttalo zabua, Sorginaren etxetxoa, Basajaunen artaldea, Mariren leizea, Eguzkilore labirintoa eta Marigorringo tranpolina.

Proposamen arrazoitu irudimentsu bat da, euskarazko eta gaztelaniazko erreferentzia eta azalpenekin, umeei erronkak eta asmakariak proposamenak dizkiena, gure kultura eta tradiziora hurbildu eta haren inguruko jakin-mina sorrarazteko.

Espazio horretan, jolaserako eremuak izango dira, fisikoak, zentzumenezkoak eta sozialak, urte 1 eta 12 urte bitarteko adinetarako, eta, hala, guztiek aurkituko dute elementuren bat edo beste jostatzeko.

Campo Volantíneko obran, halaber, zimentatze-lauza sendotu bat eginaraziko da, umeendako zoladuratik gertu dauden zuhaitzen sustraiek kalterik egin ez dezaten.