Otxarkoagako etxebizitzen bizigarritasuna hobetuko du Bilbok
Otxarkoaga auzoko etxebizitzen bizigarritasuna hobetzeko proiektu berritzaile bat jarriko du martxan Bilboko Udal Etxebizitzak erakundeak.
Gaur aurkeztu dute proiektua Uriko Gobernu Batzordean, eta behin hurrengo asteko osoko bilkuran berretsi ondoren, hilabeteko epea irekiko da dagozkion alegazioak egiteko. Uztailean proiektua jendaurrean egon zen, eta aldi horretan ez zen inolako ekarpenik jaso.
Bilboko Udaleko Etxebizitza Saileko zinegotzi eta Bilboko Udal Etxebizitzen presidente Jon Bilbaok nabarmendu duenez, “Otxarkoagako eraikinetan egiten ari diren birgaitze-lanetan lan sortzaile eta berritzailea gehitzea garrantzitsua da -bizigarritasuna hobetzen lagunduko baitu-, kanpoaldearekin harreman estuagoa eta, aldi berean, bizitegi-kalitate hobea izango duten espazio irekiekin".
Handitzeko lanak Txotena (zazpi atari), Irumineta (lau atari) eta Larrakoetxe (atari bat) kaleetako eraikinetan egingo dira, eta birgaitze-lanak Orain Otxar proiektuan kokatzen dira. Proiektu horren helburua da Otxarkoaga auzo eko-jasangarri bihurtzea, birgaitzeko eta berroneratzeko jarduketen bidez, energia-efizientziako, irisgarritasun unibertsaleko eta etxebizitzen bizigarritasuna hobetzeko irizpideekin.
Azken kontzeptu hori da egingo diren lanen oinarria. Lan horiek aitzindariak izango dira urian, etxebizitza txikietako espazioak handitzea dute helburu, bertan bizi direnei bizitegi-baldintza hobeak eskaintzeko. Hasiera batean, proiektua 86 etxebizitzatan egingo da (Txotena 12-14-16 eta Irumineta 24-26-28-30). Etxebizitza horietan espazioa handitzea aurreikusten da, terrazak eraikiz. Gainera, kontuan hartu da kanpoko espazioak handitzea -terrazak egokituz- bat datorrela pandemian antzemandako premietatik eratorritako joerarekin.
Gaur egun, bilerak egiten ari dira etxe horietako bizilagunekin, egingo diren lanen berri emateko eta lan horiek abian jartzeko akordioak lortzeko.
Temas
Más en Bilbao
-
El aumento de garrapatas en Bizkaia pone en guardia a las instituciones: "Han venido para quedarse"
-
Martxan da 'Ibaiondo Dantzan' programaren edizio berri bat
-
Cuatro de cada diez detenidos en Bilbao son delincuentes reincidentes
-
Ostras y cuajada se reinventan en Bilbao: La Palma triunfa con su pintxo ganador en el GaztaFest