Bilbon erroldatutako Nazioarteko Babeseko Harrero sistemaren onardunak edo eskatzaileek % 25eko deskontua izango dute Bilbao Kirolaken kiroldegietako tarifa orokorrean. Neurri honekin, errefuxiatuei, gerrako desplazatuei eta asilo egoeran dauden pertsonei kirola egiteko aukera eman nahi die Bilboko Udalak.

Neurri horrekin, Bilbao Kirolak-ek bere ildo estrategikoetako batean aurrera egingo du, BK SOZIALA. Izen horren pean, hainbat proiektu diseinatzen dira eta neurriak garatzen dira, ulertzen baitugu kirola eta jarduera fisikoa pertsonen ongizateari, berdintasunari, bizikidetzari eta gizarte-kohesioari lotuta daudela.

Abonu-modalitate berri hori Bilbao Kirolak-en beste neurri batzuei gehitzen zaie, zaurgarritasun egoeran dauden pertsonen artean kirola bultzatzeko sortu zirenak, esate baterako, entitate sozialei instalazioak lagatzeko hitzarmenak egitea eta hirugarren sektoreko elkarteei txartel ez-izendunak lagatzea, zerbitzuen erabiltzaileak Bilboko kiroldegietara sartu ahal izateko.

DSBE / BGDS laguntzak jasotzen dituzten pertsonak

Bilbao Kirolak-ek hartu duen beste neurri sozial bat Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta edo Bizitzeko Gutxieneko Diru Sarrera jasotzen duten pertsonentzako abonuarena da. Instalazioetan sartzeko ordutegia luzatu egin da; horrela, aurrerantzean, modalitate horretan dauden pertsonek instalazioak eguneko edozein ordutan erabili ahalko dituzte, gaur egun dagoen ordutegi-muga gabe (horren arabera, 15:00ak arte bakarrik sartu daitezke).

Ordutegiak luzatzearen ondorioz, abonu horren deskontua % 25ekoa izango da tarifa orokorrari dagokionez, eta ez % 50ekoa, orain arte zen bezala.

Aitzitik, Bilbao Kirolak-ek gaur egungo baldintzak mantenduko dizkie abonu mota hori edukita aldaketarik gura ez duten pertsonei, alegia, 15:00ak arte bakarrik sartu ahalko dira, baina % 50eko deskontua mantenduko zaie.