Ostegun honetan Arriaga Antzokiak "la Jaula de las Locas" filmaren aurrestreinaldia harreratu du eta Juan Mari Aburto Bilboko alkatea bertan izan da. Berarekin batera, Udalbatzako beste ordezkari batzuk izan dira, hala nola Gonzalo Olabarria eta Itziar Urtasun, Kultura eta Jaietako zinegotziak. Kritikak azaldu duenez, Arriaga Antzokiak Aste Nagusirako egin duen apustua eta historiako musikalik entzutetsuenetakoa da.

“La Jaula de las Locas” adin guztietako ikus-entzuleentzako espektakulu dibertigarria da, non bilbotarrak harrituko dituen taularatze ausarta, dekoratu handiak, jantzi oparoak eta koreografiak eskaintzen baitira.

Àngel Llàcerrek eta Manu Guixek zuzendu dute Nostromo Liveren ekoizpena, eta koreografiak, berriz, Miryam Beneditedenak dira. Zuzeneko 24 artistak eta musikarik hartzen dute parte ikuskizunean, Àngel Llàcer bera eta Ivan Labanda protagonista direla (Zazaren papera egiten dute biek).

"La Jaula de las Locas" musikalean, generoaren historian oihartzun handia izan duten 13 kanta eskaintzen dituzte. Adibidez: «I am what I am» (Naizena naiz) edo «The best of times» (Sasoirik onena). Musikala Arriaga Antzokian egongo da, irailaren 11ra arte.

SINOPSIA

Albin eta Georges bikotekideek bizimodu baketsua dute. Saint Tropezeko La Cage aux Folles gaueko klubaren jabeak dira, baina ezusteko albiste batek erabat aldatuko du dena. Jean Michel, Georgesen semea, ezkontzera doa, familia-bizitzako baliorik tradizionalen defendatzaile porrokatua den diputatu ultrakontserbadore baten alabarekin. Hain desberdinak diren bi familiaren arteko topaketa harrigarriak maitasunez eta eldarniozko egoerez beteriko komedia dibertigarria piztuko du. La Jaula de las Locas askatasun indibidual eta kolektiboaren aldeko kantu handia da.