Iñaki Arenal, triatloiko hautatzaile estatala eta Deustu Arraun ‘La Tomatera’ emakumeen taldea Bilboko Itsasadarrean neurtuko dituzte indarrak. Ekimenaren bitartez, Bizkaia potentzia gisa sailkatzen da triatloiaren nazioarteko ekitaldiak antolatzeko orduan (hilabete batzuk barru Eivissako 2023ko Munduko Txapelketa eta Munduko Serieetako Pontevedra 2023 finala jokatuko dira).

IÑAKI ARENAL ETA 'LA TOMATERA', KIROLETAKO BI HANDI, AURREZ AURRE 

Hautatzaile estatal, igerilari eta triatletak (onenetakoa) zenbait titulu ditu curriculumean, eta oraindik ere eusten dio triatloiarekiko grinari. Aktibo jarraitzen du —adin-taldeetan dagokion kategorian—, eta kirolari laguntzeko ekitaldi guztietan parte hartzen du. Bilboko itsasadarrean igeri egiten ikustea oso deigarria da, ez baikaude ohituta hautatzaile nazional bat kirola modu horretan praktikatzen ikustera. Horretarako ere, crack bat dugu, eta hobekien ezagutzen dutenek giza alderdia nabarmendu nahi diote, garai hauetan oso-oso garrantzitsua baita.

Igerian zenbait minutu egotea nahikoa da triatloiko igeriketa eta arrauna aurrez aurre jartzeko. Arenalek lehen eskutik ikusten du traineru batek hartzen duen abiadura, bai eta bikain moldatzen direla itsasadarra bezalako inguru paregabe batean ere. María Lópezekin hitz egin du, arraun-taldeko arraunlari batekin, kirol bakoitzak dituen sekretuak partekatzeko. «Ur irekietan olatuaren azpitik igarotzen saiatzen gara triatletak», azaldu du Arenalek, «Gu, aldiz, gainetik igarotzen saiatzen gara, eta brankak boterik ez egiten, horrekin harrapatuta ez geratzeko».

ARRAUNAREN ETA TRIATLOIAREN SEKRETUAK PARTEKATZEN

«Itsasadarrean intentsitate-sailak egiten ditugu, eta itsasadar, erreka eta itsaso zabaleko estropadak ditugu. Estropadetan milia eta erdi egin ohi dugu, eta 11 bat minutu», adierazi du La Tomatera taldeko kideak. Hautatzaileak, bestalde, Kirol Anitzeko Triatloia Europako Txapelketa zertan datzan azaldu du: «Sei diziplina izango dira: Duatloia, Duatloi Krosa, Triatloi Krosa, Akuatloia, Aquabike eta Distantzia Ertaineko Triatloia. Horretarako, 10 egun izango ditugu, eta Europako zenbait titulu egongo dira jokoan. Zehazki, igeriketan 1.900 metro egingo ditugu itsasadarrean, igotzeko eta jaisteko, Areatzaren eta Udaletxearen eremuan». Hitzorduari amaiera emateko, Europako Txapelketan elkarrekin izango direla esan dute, eta zorte ona opa diote elkarri denboraldirako.

ITASADARRAK BI KIROLK UZTARTUKO DITU: TRAINERUEN TRADIZIOTIK TRIATLOIAREN MODERNOTASUNERA 

Traineruen tradizioa duela ehunka urte hasi zen, ontziak arrantza egitera irteten zirenean eta portura arin-arin itzultzen zirenean, arraina preziorik onenean saldu ahal izateko. Horrela hasi ziren lehian, berez. Deustu Arraun Taldea 1981. urtean sortu zen, eta pare bat urte geroago bakarrik ontziak Bizkaiko tituluak bereganatu zituen haurren eta gazteen kategorietan. Ordutik, 40 urtez izan dira ehunka urte dituen tradizioa ohoratzen, zeinari esker irudi ikusgarriak ikusten ditugun estropadetan. Gainera, pasioak pizten ditu.

Beste alde batean, triatloia dugu, 1978. urtean Hawaiin sortua, igeriketa, atletismoa eta txirrindularitza uztartuz kirolaririk erresistenteena zein zen erabakitzeko. Sydney 2000 jokoetan olinpiar joko izendatu zuten, eta Espainia, gainera, harro dago historiako triatletarik onena izateagatik: Javier Gómez Noya. Munduko bost txapelketa irabazi ditu, eta 11 domina ditu guztira. Horrez gain, beste txapeldun batzuk ditugu, besteak beste, Mario Mola (3 munduko txapelketa, eta zazpi domina) eta Iván Raña (Espainiako lehenengo txapelduna, eta hiru domina).

Bilboko itsasadarrak hogeita hiru kilometro hartzen ditu Bilboko hiriburutik Kantauri Itsasoaren ibai-ahora, antzina-antzinatik hiria egituratzen baitu, nahiz eta, aldi berean, erakundeek garaiaren araberako premietara moldatzen joan. Inolako zalantzarik gabe, Bilboren eta Bizkaiko probintzia osoaren sinbolo handienetako bat da, eta ibai-ertzean leku enblematiko eta ospetsuak hartzen ditu, hala nola Guggenheim Museoa, Itsasmuseuma eta bere Karola garabi ezaguna, udaletxea, Arriaga plaza eta Euskaduna Jauregia.

Ekintza bat lekurik onenean eta erronka bikoitzarekin: irailaren erdialdean izango den Kirol Anitzeko Triatloiaren Europako Txapelketa ezagutzera ematea eta Bilboko Itsasadarra leku garrantzitsu eta ikonikoa goratzea, zeinak herritar guztien mesederako moldatzen jarraitzen duen.