Abuztuaren 21etik 28ra, ohiko bilbainadak berreskuratuko dira. Eguerdiko 12:00etan igandetik igandera Casilda Iturrizar Parkean bilbotar guztiek kontzertu ugariz gozatuko ahal izango dute. Hiria abesti herrikoiz betetzeko 8 kontzertu eskainiko dira, lau taldez osaturik eta txandaka agertuko direnak. Agertokira arituko dira Aste Nagusiko zortzi egunetan zehar Los Chimberos, Los 5 Bilbainos, Mapa Mundi eta Gaupasa musika taldeak.

Aurten ere, Casilda Iturrizar Parkeak, bakoitzeko bilbainada tradizionalen kokaleku nagusiak, protagonismo berezia hartuko du eguerdiro, bertaratzen diren guztiei ezagunak diren abesti mitikoak hurbilduko dizkien talde baten emanaldiarekin. Kontzertua emango duen lehen taldea Los 5 Bilbainos izango da, abuztuaren 21ean, igandean. Ondoren, Mapa Mundi, hilaren 22an, astelehenean, eta Gau Pasa, hilaren 23an, asteartean. Asteazkenean, hilak 24, Los Chimberos iritsiko da hirira. Eta ostegunean, hilaren 25ean, Los 5 Bilbainos taldeak errepikatuko du. Los Chimberos, Gau Pasa eta Mapa Mundi taldeen bigarren emanaldia ostiralean, hilak 26, larunbatean, hilak 27 eta igandean, hilak 28, izango dira, hurrenez hurren.

Bilbainadez gain, Casilda Iturrizar parkean habanera doinuak, pasodobleak, hainbat eskualde eta nazionalitatetako folklorea eta, jakina, euskal musika ere entzun ahal izango dira. Errepertorioa zabala izango da, eta bertan biltzen diren pertsonek goiz atsegina igaro ahal izango dute, betiko abestiak abesten eta dantzatzen.

BILBAINADEN PROGRAMAZIOA

LEKUA: Casilda Iturrizar parkea

ORDUA: 12:00etan

  • Igandea 21: LOS 5 BILBAINOS
  • Astelehena 22: MAPA MUNDI
  • Asteartea 23: GAU PASA
  • Asteazkena 24: LOS CHIMBEROS
  • Osteguna 25: LOS 5 BILBAINOS
  • Ostirala 26: LOS CHIMBEROS
  • Larunbata 27: GAU PASA
  • Igandea 28: MAPA MUNDI

OSTIRALA, 26, XXXII. BILBAINADA LEHIAKETA 2022KO SARIEN BANAKETA

Bilbainada kontzertuen barruan, Udalak XXXII Bilbainada Lehiaketa 2022ko sari banaketa egingo du ostiralean, hilak 26, 12:00etan, Parkeko agertokian. Juan Mari Aburto alkatea izango da ekitaldiko burua eta Udal Taldeko beste kide batzuekin batera hartuko du parte.