Bi urte igaro dira COVID-a sortutako pandemia izan zenetik. Bidean biktima ugari suertatu egin ditu birusak eta honen arrazoigatik omenaldi hunkigarri bat antolatu da Bilbon. Juan Mari Aburtok alkateak eta Gotzone Sagardui Osasun sailburuak ekiltaldia burutu dute lore eskaintza baten bidez.

Ekitaldi soil, solemne eta hunkigarri batean, plaka bat estalgabetu dute, Casilda Iturrizar parkeko Sequoia sempervirens baten ondoan. Aurrerantzean, koronabirusak hildako guztiak oroitzeko topagunea izango da gune hura.

Omenaldian, Udalbatzako kideez gain, gizartearen, kulturaren, osasunaren eta politikaren alorreko pertsona ospetsuak, eta ekitaldiarekin bat egin nahi izan duten herritarrak izan dira.

Alkateak Uriaren Egoerari buruzko azken Osoko Bilkuran iragarri zuenez, helburua da memoriaren zentro berri hura Bilboko historian geratzea, betiko. Han egongo dira irudikatuta, sinbolikoki, hildako guzti-guztiak, eta, hala, beren hurbilekoek, lagunek, osasunaren alorreko profesionalek eta abarrek biktima anonimoei gorazarre egin ahalko diete.

«Leku honek oroitzeko eta negar egiteko aukera ematea nahi dugu», esan du Juan Mari Aburtok. «Hala agindu genielako gaixotasunak, olatu anker baten moduan, eramandakoen ehunka senitarteko eta lagunei; eta nahi dugulako Bilbok bere historia idatzian, baina baita gure hiri-paisaiaren orrietan ere, beren oroitzapena gordetzea. Mundu osoan eta Bilbon gertatutakoaren oroimenez. Heriotzak, sufrimendua, tristezia, sinestezintasuna, konfinamenduak… eta, gero, txertoak, neurrien arintzeak, itxaropena, maskarak… Hori guztia gertatu egin da, ez da amesgaiztoa izan. Eta eraginak sentitzen ditugu, oraindik ere».

LORE-ESKAINTZA

Alkateak ekitaldia baliatu du herritar guztiei gonbidapena egiteko, gune berria bisitatzera etor daitezen, eremua «joan zirenekin topatzeko, eta galera ordezkaezinak pairatu dituzten bilbotar guztiak, edo, beren lanbidea dela eta, birusak jotako ezezagunak laguntzen jardun zutenak oroitzeko» lekua bihur dadin.

«Ni etorriko naiz; senitartekoak, eta oso hurbileko lagunak galdu ditut», ziurtatu du alkateak. «Gaitz honen gordintasuna pairatu dut, gure zaurgarritasuna agerian jarri duen birusaren aurreko ezintasuna… Hala ere, borrokan eta lanean jarraitzen dugu, etorriko diren trabak gainditzeko».

Ekitaldia amaitzeko, lore-eskaintza egin dute, non herritarrek ere parte hartu baitute. Alkateaz eta Osasun sailburuaz gain, honako hauek egon dira omenaldian: Udalbatzako kideak; Josu Erkoreka, Pedro Azpiazu eta Olatz Garamendi Eusko Jaurlaritzaren kontseilariak; Iñaki Subijana Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko lehendakaria; Ibon Areso; IDOMeko Asis Canales, Fernando Querejeta eta Alvaro Rey; Itziar Lazkano, Isidro Elezgarai, eta Bilboko beste ospetsu batzuk, eta zenbait ospitale eta mediku-elkarteren, eta kidego kontsularraren ordezkariak, besteak beste.