'Kulltura Auzoz Auzo' programaren edizio berriak badauka data. Bilboko Udalak uriko auzo guztietan zehar kultur-ekimenak sustatzeko helburu duen programa hau ekainaren 23tik 26ra bitartean ospatuko da.
Hori izango da asteburu batean inoiz egin den jarduerarik handiena, eta Eta hiriko bi ekitaldi handiren arteko zubi gisa ospatzen da: Gau Zuria (ekainaren 17an eta 18an) eta Bilboko Kalealdia (ekainaren 27tik uztailaren 2ra), kultura eta kaleko animazioa Bilboko auzo guztietara eramateko, normaltasuna berreskuratzeko gonbit gisa.
20 taldek, 19 tokikoak eta argentinar batek, hiriko auzo guztietara 23 ikuskizun eramango dituzte, besteak beste, zirkoa, kontzertuak, kale antzerkia, maskaradak, kalejirak, fanfarreak edo erraldoien desfileak.
Hiriko zortzi barrutietan banatzen diren doako 42 hitzorduek hurbileko inguruneetan kulturaz gozatzeko proposamen dibertigarri eta ibiltariak hurbiltzea dute helburu. Ekimen honetan azpimarratzekoa da programazioa auzo bakoitzeko kultur eragileekin estuki adostu dela.
Horrela, San Joan asteburuak “askotariko planez betetako egunak ekarriko ditu, irisgarriak, irekiak, kalitate handikoak, eta bertako artista eta konpainien eskutik etorriko direnak, guztiok harro goza dezagun gure inguruan dugun talentu handiaz”, adierazi du Gonzalo Olabarria Kultura eta Gobernantza zinegotziak.
Honako konpainia, talde eta artista hauek hartuko dute parte “Kultura Auzoz auzo”: Dixiemulando, Afrika Ruge Kawadeni, Ondalan Erraldoien Konpartsa, Afro Sound System, Orkresta, Brazztet Mv, Brassass, Zo-Zongó!!!, Granujas A Todo Ritmo, Rebeldes Del Swing, Panpotx Kultur Elkartea, Sugarri Show, Mairuek Gaztediko Erraldoiak, Marmara Marching Band, Charlot Jazz Band, Batukale Samba, Zirkozaurre, Zazpikale Folklore Elkartea, Barkoxeko Etxahun Alkartea, eta Crazy Jazzers.
“Kulturaz Auzoz Auzo” Bilbao 2022 Planaren barruan dago. Plan horren lehentasunezko helburua da Uriaren susperraldi sozial, ekonomiko eta kulturalean laguntzea, osasun-krisiaren ondoren.