Laguntza humanitarioetarako 50.000 euro emango ditu Bilboko Udalak
Bilboko Udalak 25.000 euronako dirulaguntzak emango dizkie ACNUR eta UNICEF entitateei. Bi entitate hauek ekintza humanitarioko programak finkatzeko eta garatzeko erabiliko dituzte. Gaur goizean, ekainak 7, onetsi egin du Bilboko Udalak ekimen hau, besteak beste, Ukrainako gerrako iheslariei laguntzeko.
Alde batetik, ACNURrek Ukrainako gatazkarengatik ihesi etorritakoei laguntzeko eta babesteko programa baterako baliatuko du dirulaguntza. Beste alde batetik, UNICEFek umeen behar humanitarioetarako baliatuko du dirulaguntza, osasun eta elikadura behar funtsezkoetarako.
"Dirulaguntza horiekin, entitateek ekintza jakin batzuk gidatu ahal izango dituzte, eta ondorio praktikoak eta zuzenekoak izango dituzte, eta, hala, hobetu egingo da oinarrizko beharrizan funtsezkoei emango zaien erantzuna, erantzun humanitario eraginkorragoa eta efizienteagoa izango baita", adierazi du Itziar Urtasun Lankidetzako, Bizikidetzako eta Jaietako Saileko zinegotziak.
Dirulaguntza horiek Ukrainako gerraren ondorioz ihes egindakoei laguntzeko 2022ko Ekintza Humanitarioko eta Larrialdietako Programen barruan sartzen dira,
BILBO UKRAINAREN ALDE ERABAT
Gerra honen ondorioz sortzen diren beharrizanei erantzuteko, Bilbok erakunde-elkarlaneko sare batean parte hartzen du, zeina Eusko Jaurlaritzak antolatua baita, iheslarien egoerari erantzuteko erakunde arteko mahai sozialaren bidez. Europan, orobat parte hartzen du Ukrainaren aldeko foro eta adierazpenetan Intercultural Cities, Eurocities edo Europako Udalen eta Eskualdeen Kontseiluaren bidez.
Temas
Más en Bilbao
-
El inventario de viviendas vacías en Bilbao se actualizará el primer trimestre de 2026
-
Bilbao no puede cobrar a las operadoras de telefonía móvil por ocupación del espacio público sin cambios en la normativa foral
-
Los ahorros permitirán a Bilbao abordar las inversiones "ingentes" previstas en los próximos años
-
Bilbao aprueba la nueva tasa de basura y congela las del IBI, Circulación y Plusvalía