Bilboko Udalak 233.949,36 euroko aurrekontua bideratu egingo du zuntz optikoz horintzeko eta Zarandoa etorbidean instalatzeko. Neurri hau gaur goizean, maiatzak 25, onetsi du Bilboko Udalaren Gobernu Batzordeak.

Lan horiek Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren bidez finantzatu ahal dira, eta, behin adjudikatutakoan, asmoa da hilabetean gauzatzea.

Lanak izango dira zuntz optikoa sartzea lehendik zegoen kanalizaziotik eta switch delakoa (informatika sareak elkarrekin konektatzeko gailuak) gordeko duten kaleko armairuak jartzea.

Armairuak altzairu galvanizatuzko xaflazkoak izango dira, eta xaflak 1,5 cm lodi; segurtasun-itxitura ere izango dute. Ageriko hormigoizko idulkien gainean jarriko dira, eta 50 cm garai izango dira idulkiok; argiteria panel gertuenekoetatik elikatuko dira, lehendik dagoen kanalizazioaren bidez.

PARTE-HARTZE BIDEZKO AURREKONTUAK

Bilbao WiFi da Interneterako konexio-zerbitzua modu librean, unibertsalean eta dohainik ematen duen hari gabeko udal-sarea. Gaur egun 2.000 wifi-gune inguru ditu, eta udal eraikin guztietan eta beste batzuetan dago, hala nola ospitaleetan, tranbian, metroan, kirol instalazioetan edo museoetan.

Bilboko Udala lanean ari da sare hori etengabe hobetzen, eta sarea hedatzea izan da parte hartze bidezko aurrekontuen azken edizioan botorik gehien jaso duen ekimenetako bat. Hala, 2022ko udal aurrekontuan, bada 250.000 euroko diru-hornidura bat, Bilbao Wifi Deustu, Uribarri, Otxarkoaga-Txurdinaga, Begoña, Ibaiondo, Errekalde eta Basurtu-Zorrotza barrutietan hedatzeko.

Sarea hedatzeko gune berriak adostuak izan dira uriko 8 udal barrutietako kontseiluetan, eta baita herritarrekin ere, haien proposamenak jasoz.

EUROPAR PROIEKTUA

Bilboko Udalak, bat etorriz Europar Estrategia 2020 delakoarekin eta Hazkunde Jasangarriko Ekintza Programarekin (HJEP), eta Eskualde Garapeneko Europako Funtsarekin batera finantzatuta, Zorrotzaurreko eremuan Hiri Garapen Jasangarri eta Integratua Egikaritzeko Plana (HGJI) garatu du, proiektu asmo handiko eta arlo anitzeko bat, zeinean Udalaren hainbat sailek parte hartu baitute.

Plan honen asmoa da eremu bat berreskuratzea, historian zehar industria-eremu bat izan zena eta gaurko egunean erabilerarik ez duten espazioak dauzkana, eta hura Bilboko auzo berri eta erakarle bat bihurtzea, gainerako hiriarekin ondo lotua azpiegitura- eta mugikortasun-eredu jasangarri baten bidez, eta kutsatzen ez duten enpresak ezartzeko eremuak izango dituena, eta etxebizitza eskuragarriak, eta gizarte- eta kultura-ekipamendu ugari, eta herritarrek gozatzeko gune zabalak; hain zuzen, hau da plan hori osatzen duten proiektuetako bat.