"Bilbao Zurekin" programarako izen-emateak maiatzaren 31n amaituko dira
Bilboko Udalak denda eta negozioei gogorarazi die "Bilbao Zurekin" zerbitzuan izena emateko epea maiatzaren 31n amaituko dela. Azaldu duten bezala, srvizio honen helburua da marketin digitaleko aditu-talde baten laguntza pertsonalizatua ematea, guztiz doan, 300 negoziotara arte, salmentak bultzatzeko eta bezeroekiko leialtasuna indartzeko.
Bilboko merkataritzari dagokionez, pandemia une bereziki larria izan da, tresna digitalek garrantzia nabarmena izan dute lehiakortasunari eusteko konponbideak eskaintzeko. Hori dela eta, Bilboko Udalak, Bilbao Ekintza udal sozietatearen bidez merkataritza sektoreari laguntzeko hainbat ekintza antolatu ditu, eta horien artean ekimen hori dago, berria eta guztiz doakoa.
"Bilbao Zurekin" 2021ean Udalak egindako azterlan bati esker sortu zen. Azterlan horren arabera, hiriko merkataritzen "% 38ak soilik zuen bere bezeroen datu base bat, eta datu basea zuten saltokien artean, erdiak soilik bidaltzen zizkien jakinarazpenak datu baseko bezeroei".
Informazio hori aintzat hartuta, Udaleko arduradunak ohartu ziren "ez zirela ari tresna digitalak behar bezala erabiltzen tokiko merkataritzaren bereizgarri den bezeroekiko hurbiltasuna sutatzeko".
IZENA EMATEKO EPEA MAIATZAREN 31RA ARTE
"Bilbao Zurekin" ekimenaren bidez, Bilboko saltokien eta negozioen jakinarazpenen digitalizazioan sakondu nahi da, baita bezeroekin duten zuzeneko harremana indartu ere. Horretarako bi tresna erabiliko dira: alde batetik, CRM (Customer Relationship Management) plataforma eta bestetik, mezularitza zerbitzu bat, eskaintzak eta promozioak e-mail eta SMS bidez bidaltzeko.
Ekimenean parte hartu nahi duten Bilboko saltokiek "Bilbao Zurekin" webgunearen bidez eman ahal izango dute izena: www.bilbaozurekin.eus, maiatzaren 31ra arte.
Ondoren, onartutako negozioen artean hautaketa bat egingo eta negozio horiei beren partaidetza jakinaraziko zaie ekaineko lehenengo astean zehar.
ADITUEN TALDEA ETA ARRETA PERTSONALIZATUA
Proiektuak urtebete iraungo du eta guztiz doakoa da. Marketin digitaleko adituen talde batek parte hartuko duten negozioei laguntza eta aholkuak emango dizkie prozesu osoan zehar.
Lehenik eta behin, auditoretza digital pertsonalizatua egingo da atxikitako saltoki bakoitzean. Banakako azterketa horren bidez, bitarteko digitalak hobetu nahi dira, hala nola webgunea edo sare sozialak.
Auditoretza egin ondoren, adituen taldeak parte hartzaileei aholkuak emango dizkie mezuak idatzi eta antolatzeko zuzeneko eskaintzen eta promozioen bidez salmentak areagotzeko, negozio bakoitzak ahalik eta kokapenik onena izateko edo bezeroekiko duten harremana eta hurbiltasuna indartzeko, besteak beste. Era berean, adituek lan metodologia egokia diseinatuko dute, merkataritza bakoitzarentzat, banaka eta esklusiboki, mezuak sortuko dituzte, horiek bidaltzeko estrategia sortuko dute, etab.
Bestalde, negozioek aktiboki parte hartuko dute prozesu osoan zehar, esperientzian zehar modu praktikoan ikasi ahal izateko, etorkizunean lehiakorragoak izateko.
Temas
Más en Bilbao
-
Seis conciertos corales gratuitos en Bilbao hasta junio
-
“En cada partido de Europa League del Athletic en Bilbao perdemos una media de 3.000 euros por bar”
-
Hasta 15.000 euros por dormir en Bilbao el día de la final de la Europa League
-
BilbaoBizi paraliza el servicio del 31 de mayo al 15 de junio para sustituir las bicicletas