Síguenos en redes sociales:

Apirilaren 4tik ekainaren 30era

Astelehenean hasiko da Expodistritoren edizio berria

Astelehenean hasiko da Expodistritoren edizio berriaBilboko Udala

Astelehen honetan, apirilak 4, Expodistritoren edizio berri bat jarriko da martxan, ekainaren 30era arte iraungo duena. Denbora horretan, argazkigintza- eta pintura-proposamen ugari egongo dira Bilbon.

Emanaldi berri honetan, hiriko bizilagunek Expodistritoko proposamen artistikoez gozatzeko aukera izango dute Abando, Begoña, Alde Zaharra, Castaños, Otxarkoaga, Errekalde, San Inazio - Ibarrekolanda eta San Frantziskoko Udaltegietan.

Sarrera doakoa da eta goizez eta arratsaldez bisitatu ahal izango dira.

Bilboko Udalaren programa dekano honetan parte hartzen duten artistak hauek dira: ANESVAD eta Eva Mena (margoa); Photobat (argazkigintza); María Rosaria Uriarte (margoa); Ángel Sánchez (argazkigintza); Blanca Calderón (margoa); eta Manuel Picó Martínez (margoa).

Programa honen informazio guztia Kultura Barrutik webgunean kontsulta daiteke.

ERAKUSKETAK, ESPAZIOAK ETA DATAK

ANESVAD FUNDAZIOA, EVA MENAREN LANKIDETZAREKIN (ROSTROS QUE DEJAN RASTRO - Margoa)

ROSTROS QUE DEJAN RASTROCovid19aren pandemiak erakutsi digu norberekoikeriaren gainetik egon behar duela guztien onurak. Osasuna erronka global bat da. Eta osasun-arloko langileen talentua altxor unibertsal bat, eta hala izan behar du. Medikuntzako, erizaintzako eta zainketetako profesionalen aldeko omenaldi bat da. Aukera bat, oroimenean arrastoak uzten dizkigutenen aurpegiak ikusteko.

  • Apirilaren 4tik 20ra. Abandoko Udaltegia.
  • Maiatzaren 2tik 13ra.San Frantziskoko Udaltegia.
  • Maiatzaren 17tik 30era. Begoñako Udaltegia.

PHOTOBAT (Argazkigintza)

Photobat, Bilboko Argazki Elkartea, argazkigintzako elkarte bat da, eta Bilbon dauka egoitza. 2015ean sortu zen, eta harrezkeroztik, bazkideak gehituz joan zaizkio, grina berarekin: argazkigintza. Lehiaketak, ikastaroak eta argazkigintzako irteerak ez ezik, erakusketak ere antolatzen ditugu. Eta hortik sortzen da erakusketa kolektibo hau, 32 irudirekin, aukera emanez gai, teknika, estilo eta argazkigintza ulertzeko modu desberdinak hautemateko. Espero dugu gozatzea!

  • Apirilaren 4tik 28ra. Begoñako Udaltegia.
  • Maiatzaren 2tik 13ra. Errekaldeko Udaltegia.
  • Ekainaren 1etik 15era. Abandoko Udaltegia.
  • Ekainaren 17tik 30era. San Frantziskoko Udaltegia.

MARÍA ROSARIO URIARTE (EL COLOR EN LA NATURALEZA - Margoa)

EL COLOR EN LA NATURALEZAArtelan handi horrek, Natura biluz eta basak, bere paisaiekin, argiekin eta une beti desberdinekin, artista asko gonbidatzen eta inspiratzen ditu zirrara eragiten duten obrak sortzera.

  • Apirilaren 4tik 28ra. La Bolsako Udaltegia.
  • Maiatzaren 2tik 13ra. San Inazio-Ibarrekolandako Udaltegia.
  • Ekainaren 1etik 15era. Castañoseko Udaltegia.
  • Ekainaren 17tik 30era. Errekaldeko Udaltegia.

ANGEL SÁNCHEZ (BABEL - Argazkigintza)

BABEL Babel, berez, eraikin hutsak eta hotzak baino askoz gehiago da. Inkomunikazioaren inperioa da. Gizatasunik gabeko gizarte baten erradiografia.Babel mintzo zaigu egungo norbanakoaren nahasmenduaz, gure nora ezaz, eta geure buruaren aurreko babesgabeziaz, ez baitago bakardade handiagorik norberaren mira eginik bizitzea baino.

  • Apirilaren 4tik 28ra. San Frantziskoko Udaltegia.
  • Maiatzaren 2tik 13ra. Begoñako Udaltegia.
  • Maiatzaren 17tik 30era. San Inazio-Ibarrekolandako Udaltegia.
  • Ekainaren 1etik 15era. Errekaldeko Udaltegia.
  • Ekainaren 17tik 30era. Castañoseko Udaltegia.

BLANCA CALDERON (Margoa)

Genero-kontzeptua baino harago doan figura femeninoa interesatzen zaio artistari. Fintasuna, keinua, gorpuztasuna, samurtasuna eta intimismoa funtsezkoak dira proposatzen dudan emakumearen margozko kontakizunean. Ez dago ezer pastelaren teknika bezalakorik adierazteko zer den femeninotasunaren xarma bere ustean; zeren pastelaren teknika oso fina baita, eta tratatzeko zaila, eta trazu garbi, fresko, benetako eta lehen asmokoa eskatzen baitu.

  • Apirilaren 4tik 28ra. Errekaldeko Udaltegia.
  • Maiatzaren 2tik 13ra. La Bolsa Udaltegia.
  • Ekainaren 1etik 15era. Begoña Udaltegia.
  • Ekainaren 17tik 30era. San Inazio-Ibarrekolanda Udaltegia.

SALIMOS REFORZADAS O RE-FORZADAS (Argazkigintza)

SALIMOS REFORZADAS O RE-FORZADASErakusketa honen xedea da gogoeta egitea Giza Eskubideen Egunaz eta jarraipena ematea egun horri, zeren eta, promulgatu zirenetik igarotako denboraren despit, oraindik ere ez baita errespetatzen haien edukia, eta urratu ere egiten baitira larriki. Pandemiaren krisiak agerian jarri du pertsonen zainketarekin konpromiso sendo bat edukitzeko beharra, eta horrek erantzukizun sozial bat galdegiten du, konpromiso horiek betetzekoa.

  • Apirilaren 4tik 24ra. Otxarkoagako Udaltegia.
  • Maiatzaren 17tik 30era. Errekalde Udaltegia.
  • Ekainaren 1etik 15era. San Inazio-Ibarrekolanda Udaltegia.
  • Ekainaren 17tik 30era. Begoña Udaltegia.

MANUEL PICÓ MARTINEZ (MÁS ALLÁ DE LO VISIBLE - Margoa)

MÁS ALLÁ DE LO VISIBLEErromes bat menturara bezala, poeta lehiatu bat bezala, koloreen eta formen liluramenduak bezala.

  • Maiatzaren 17tik 30era. Abandoko Udaltegia.

EUSKAL AKAURELARIEN ELKARTEA (Margoa)

Erakusketa kolektibo honetan aurkeztutako obra guztiak 2021/2022 ikasturtean egin dira, elkarteak dituen akuarela tailerretan (Mazarredo zumarkaleko 35). Horrela, bere helburu nagusietako bat beteko du: teknika zoragarri hau gizartera hurbiltzea.

  • Ekainaren 17tik 30era. Abandoko Udaltegia.

EXPODISTRITO

Expodistrito programa, Bilboko Udalaren ekimena da, eta bere helburuen artean hiribilduko arte adierazpenak deszentralizatzea eta ikusleei artista gazteen lanak aurkeztea daude, eta baita jada ezagunak diren beste batzuen erakustoki izatea ere.

Ohikoa denez, erakusketak lekuz txandakatzen joango dira, eta erakusketa bakoitzaren egun zehatzak udaltegietan, barrutietako programazioa jasotzen duen webgunean (www.kulturabarrutik.eus) eta 010 telefono zenbakian kontsulta daitezke.