Juan José Millásek eta Juan Luis Arsuagak La muerte contada por un sapiens a un neandertal izeneko liburua aurkeztuko dute ostegun honetan Bidebarrieta Kulturgunean. Hain zuzen ere, ekitaldia 19: 00etan izango da, Areto Nagusian, eta sarrera doakoa izango da eta sarrera librea izango da lekua bete arte.
"La muerte contada por un sapiens a un neandertal" 2020ko iraileko egun batean hasten da, Sevillan ospatu zen afari batean. Horretan, Arsuaga sapiens-ak Millán neandertalari galdetu zion ea jakin nahi zuen zenbat denbora geratzen zaion bizirik. Izan ere, badago mugikorreko aplikazio bat, hau esan diezazukena. Millásek baiezkoa eman zuen (Millás ezagutzen duen inork ezin du zalantzan jarri hori izango zela paleontologoak planteatutako erronkaren erantzuna). Eta hor hasten da abentura hau. Noiz hilko zaren jakin badaiteke, ezin al da jakin heriotza nola desaktibatu? Eta zahartze-prozesua, irauli al daiteke? Eta gaixotasuna?
Juan José Millás (Valentzia, 1946). Hogei hizkuntzatara baino gehiagotara itzulita eta sari nagusietako batzuk irabazi duen bere obran hurrengo eleberriak nabarmentzen dira: "Cerbero son las sombras" (1975, Sésamo Saria), "Visión del ahogado" (1977), "Volver a casa" (1990) edo "El Mundo" (2007, Planeta Saria eta Narratiba Sari Nazionala); baita kontakizun liburuak era artikuluen bildumak ere.
El País egunkariko ohiko kolaboratzailea da, non bere zutabe eta artikuluan gaurkotasuneko gaiak jorratzeko sotiltasunagatik, ironiagatik eta originaltasunagatik nabarmentzen diren, baita bere konpromiso sozialagatik ere. Cadena SER kateko "A vivir" programan ere parte hartu ohi du. Aipatutakoez gain, Mariano de Cavia, Miguel Delibes, Francisco Cerecedo, Vázquez Montalbán eta Don Quijote Sariak eman dizkiote kazetari gisa egindako lanagatik.
Juan Luis Arsuaga (Madril, 1954) zientzialari, irakasle eta paleontologoa da. Biologia Zientzietan doktorea eta Paleontologian katedraduna da Madrilgo Complutense Unibertsitatean. Eboluzio eta Giza Portaera UCM-ISCIII Zentroa ere zuzentzen du; eta irakasle bisitari gisa, University College of London-eko Antrolopolia Sailarekin kolaboratzen du eta mundu osoko unibertsitateetan hitzaldiak eman ditu. Atapuerca Mendilerroko indusketetan zuzendarikidea da, esa beste batzuetan ere parte hartu du, hala nola Asturiasko Cueva del Conde eta Madrilgo Pinilla del Valle.
Estatu Batuetako National Academy of Sciences-eko, Espainiako Doktoreen Errege Akademiako, Parisko Gizakiaren Museoko eta Giza Paleontologia Aztertzeko Nazioarteko Elkarteko kide da. Iniziatibaren Rolex Sari Nazioarteko epaimahaiko kidea da.
Hainbat erakusketa komisariatu ditu: "Atapuerca y la evolución humana" eta "390 p.p.m. Planeta alterado. Cambios climáticos y México en Guanajuato (México)". "La España Prehistórica" eta "Cuadernos de viaje" programeko gidoilari eta aurkezlea da. Zientzia-arloko aldizkari zientifiko ospetsuenetan argitaratzen du, hala nola Nature edo Science aldizkariak. Gainera, zientzia-dibulgazioko saiakerak eta liburuak idatzi ditu, hala nola "La especie elegida", "El collar del neandertal", "El enigma de la esfinge", "Los aborígenes" eta "La saga humana".