'Helmuga segurua' bereizgarria jaso dute Bilboko 22 enpresa turistikok
Koronabirusaren pandemia hasi zenetik horren aurka borrokatzeko hartutako neurriak saria izan dute Bilboko 22 enpresa turistikorentzat. Espainiako Turismo Kalitaterako Institutuak (ICTE) 'Helmuga segurua' izeneko bereizkgarria eman die denbora horretan pandemiaren arriskuen prebentziorako hartutako neurriengatik, eta baita koronabirusaren ondoriozko kutsadura arriskua murrizteko gomendioak ezartzeagatik. Bereizitako enpresa guzti horiek guztiak Euskadiko Turismoaren Kode Etikoarekin konpromisoa daukate.
Bilboko Udalak, Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bitartez eta Basquetourrekin lankidetzan, laguntza eman die enpresa hauei beren egokitzapen prozesuan. Lanbideen arabera antolatutako aholkularitzaren bidez enpresa bakoitzak bere Covidaren aurkako Kontingentzia Plana sortu edo moldatu du "Helmuga Segurua" lortzeko asmoarekin.
Egokitzapen prozesuan, bereizgarria lortu duten turismoaren sektoreko enpresa hauek SICTED COVID-19 Jardunbide Aurreratu Egokien eskuliburuko betekizunak ziurtatzen dituen kanpo-ebaluaketa bat gainditu dute. Horrela, zerbitzu seguruagoa eskaintzen diete bezeroei pandemian zehar. Eskuliburua Turismoko Estatu Idazkaritzak (SETUR) sustatzen du.
Bereizgarria lortu duten enpresa bilbotarrak honako hauek dira: Bilbao Hostel, Bilbao Turismo Bulegoak, Kobetamendi Autokarabanak, Bilbao City View, Itsasmuseuma, Bilboats, Tourné, Bilbobentura, Silken Hotela, NIS, García Bidaiak, Bilbao Express Bidaiak, Iberdrola Dorrea Jatetxea, Explora Norte, Fresco Tours, Zorione Zubizarreta (APITE), Iratxe Muñoz (APITE), Mangel Manovell (APITE), Ana Rodriguez (APITE), la Unión Autobusak eta García Autokarrak.
Temas
Más en Bilbao
-
Vecinos del Casco Viejo reclaman que se paralice la recalificación del colegio Hijas de la Cruz
-
Bilbao contará con vuelos directos a una popular ciudad africana en 2026
-
Bilboko Udaltzaingoak kontrolak indartuko ditu Gabonetan
-
BioArtigas sozietate publikoaren kapital-gehikuntza onartuko du Bilboener erakundeak