BILBO. Gaur goizean, maiatzak 20, Ana Laura Aláez artistak 'Kontzertu guztiak, gau guztiak, dena hutsik' izeneko bere erakusketa berria aurkeztu egin du prentsaurreko batean. Erakusketa ikusgai egongo da Azkuna Zentroan gaurtik irailaren 26ra arte.

Nekane Alonso, Berdintasun Zinegotzia, Fernando Pérez Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaoko zuzendariak, Ana Laura Aláez artistak eta Bea Espejo erakusketako komisarioak bertan hartu dute parte prentsaurrekoan.

Aurkezpenean izan dira, halaber, Manuel Segade eta Tania Pardo, Madrileko Centro de Arte Dos de Mayoko (CA2M) zuzendaria eta zuzendariordea, Azkuna Zentroarekin batera proiektua ekoizten duena.

"Kontzertu guztiak, gau guztiak, dena hutsik" erakusketak artistaren azken hiru hamarkadetako lana biltzen du, eta bere produkzioaren azterketa zabaltzen du, gaur egungo arte-panoramako garrantzitsuenetakoa.

Ana Laura Aláezek Euskal Herrian jaso zuen prestakuntza, 80ko hamarkadaren bigarren zatian. 80ko hamarkadako euskal testuinguruan hezitako sortzailea, krisi sozial eta ekonomikoak, indarkeriaren gorakadak eta itxaropenik ezak markatua, eta emakumearen ikusezintasun bereziak esparru gehienetan, batez ere kulturan. Egoera horretan, artistak bere klase, genero eta leku izaeragatik ezarritako estereotipo zurrunak zalantzan jartzen dituen irudikapenaren kritika bat garatu du — eguneroko elementuak eta eskulturak konbinatzen dituen ekoizpen baten bidez—.

'Emozioen arkitekto' gisa definitzen du bere burua, bere bizitza eskultura bilakatzen duen norbait —itxuraz ezinbestez artistikoak ez diren baliabideak erabiltzen dituenean ere bai—, eskultura eraldatzeko bitartekotzat hartzen duena.

Aldarrikatzen du edertasuna ez dagoela estandarizazioan, desberdintasunean baizik, eta artea biziraupen-ariketa gisa hartzen du, non egunerokotasunaren zeinuak berrirakurtzen diren eta errealitate bizigarriago baten alde jartzen diren.

"Kontzertu guztiak, gau guztiak, dena hutsik" Aláezen jaioterrian aurkezten den tamaina honetako lehen erakusketa monografikoa da, eta bertan bere azken lanetako batzuk erakusten dira hasierako beste lan batzuekin hizketan.

Erakusketak bira bat ematea eta sorburura, abiaburura jotzea proposatzen du, azken hogeita hamar urteetan artistaren obran azaldu diren gaien arrakaletan lan egiteko: gorputza idulki gisa, idulkia eskultura gisa, eskultura kanta gisa, gaua material gisa, identitatea gatazka gisa, inpostura aukera gisa. Erakusketaren izenburua instalazioetako batetik hartuta dago, eta ekitaldi bateko arrasto berezkoa ekartzen du gogora, ustezko denbora ez-emankor horrekin, errealizazioen eta desengainuen aurrean ilusioak eta itxaropenak aurkeztuz.

Erakusketa lau multzo tematikotan banatuta dago -Objektu eta luzapen zitalak; Eszitazioa eta hutsunea; Indarkeria eta zaurgarritasuna; Mitoa, emakumearen sexualitatea eta kamuflajeko ideologia-, eta obren arteko elkarrizketa gisa planteatzen da, atzera begirako kontzeptutik aldenduz. Espazio bakoitzak pieza nagusi bat aurkezten du, hainbat obra multzoz inguratua, denbora linealeko irakurketa saihestuz, eta lan bakoitza gainerakoekin lotzen saiatuz, forma zatikatu horiek multzo berri bat osa dezaten.

Guztira 47 pieza dira, 14 argitaragabekoak, ikonoen eskulturen berrinterpretazioak. Besteak beste, laurogeita hamarreko hamarkadatik gaur egun arte egindako obrak La cortesana (1992-2021), Pulseras (1993- 2014), Piel de naranja (1995-2021), Metal Lipsticks (1999-2021), Wonder Woman P.A (1993), No hables con extraños (1989), Braintree P.A (2008), Impostura (2014), Uñas rojas (revisited) (1991-2021) edo Loba (2014) bezalakoak.

Gainera, Azkuna Zentroko erakusketa honetarako sortutako bi pieza aurkeztuko dira: La naturaleza no está de nuestra parte (2021) eta Fuerzas anticipadoras (2021).

Erakusketaren katalogoak, dendaz-en eta dendaz.azkunazentroa.eus webgunean salgai, artistaren lana kokatzen duten oinarrizko testuak ditu, Bea Espejok Bea Espejo, Paul B. Preciado, Ángel Bados, María José Belver, Sonia Fernández Pan eta Ana Laura Aláez idatzitak.

Erakusketak bisita gidatuak izango ditu ostegunero, arratsaldeko seietan. Sarrera librea da, Az Info / 944 014 014 helbidean izena eman ondoren.

"Kontzertu guztiak, gau guztiak, dena hutsik" erakusketa-proiektuak Azkuna Zentroak - Alhóndiga Bilbaok eta Centro de Arte Dos de Mayo - Madrilgo (CA2M) ekoiztuten dute eta Institut d'Estudis Baleàrics erakundearen laguntza du.