BILBO. Joan den ostiralean, urriak 30, Azkuna Zentroak tokiko hogei artista eta kultur eragilerekiko topaketa jaso zuen. Artista horiek kulturaren eta ikus-entzunezkoen arloko proiektuen bi poltsatan parte hartzeko hautatuak izan dira. Ekitaldian izan zen Bilboko alkate Juan Mari Aburto, Gonzalo Olabarria Kultura eta Gobernantza Saileko zinegotziarekin, Iñaki Lopez de Aguileta Kultura Saileko zuzendariarekin eta Vanesa Fernández ZINEBIren zuzendariarekin batera.
Proiektuen Poltsa bi horietarako deialdiei, zeintzuk Udalaren Bilbao Aurrera Plan Estrategikoan baitaude sartuta, dirulaguntzetarako hirugarren deialdi bat gehitu behar zaie, eta datozen egunotan emango da jakitera zein proiektu izan diren hautatuak hirugarren deialdi horretan uria segurtasunez eta jasangarritasunez dinamizatzeko.
Hiru deialdi horiek Udalak sustatuak dira, eta xede bat daukate: Bilboko kulturaren eta sorkuntzaren arloetako profesionalak eta entitateak babestea, eta sektorearen dinamizazioa sustatzea, covid-19ak uriko kultur eragileei eragindako ondorioak arintzearren.
Hala, Alkatea tokiko artisten talde bati mintzatu zitzaion, esanez: "jabetzen gara pandemia honen ondorioek izen-deiturak dauzkatela. Litekeena da zuek izatea haien arteko batzuk, edo lanbideko kideak, hala nola eragileak, artistak, ekoizleak, teknikariak, industria lagungarrietako langileak edo sustatzaileak. Hori dela eta, 2020an zehar, eta halaber hurrengo ekitaldian, saiatuko gara gure aletxoa jartzen egoera arintzen saiatzeko."
Egungo egoera sanitarioaz eta uriko kultur programazioan izan dituen ondorioez, Juan Mari Aburtok hau adierazi zuen: "egoera sanitarioak uzten badigu, kultur jarduera berreskuratu behar dugu arian-arian, bai publikoa, bai pribatua. Baina, betiere, segurtasunez, konfiantza eraginez herritarren artean. Dakizuenez, formatu txikiko zenbait musika emanaldi programatu ditugu, udan zehar hurrenez hurrengo kanpainekin #BilbaoUda2020 programazioaren barruan, eta udazkenean #BilbaoUdazkena2020 programazioaren barruan. Espero dut aurki aurkeztu ahal izatea Gabonetako #BilbaoGabonak2020 programazioa. Era horretan, lortuko dugu aisialdi seguruko aukerak eskaintzea bilbotarrei, urian nahiz auzoetan, eta, halaber, arindu bat eta diru euskarri bat eskaintzea kultur sektoreko balio-kate osoari".
Hiru deialdiok ebatzirik, Bilboko Udalak 59 kultur proiektu lagundu dituzte, guztira 600.000 euro baino gehiagoko diru-zuzkidura batekin.