Linea guztietan ohiko zerbitzua mantenduko du Bilbobusek
BILBO. Astean zehar egunero izaten diren ordutegi eta zerbitzuak mantendu egingo ditu Bilbobusek aste honetan zehar bere linea guztietan, baina asteburuetako gaueko zerbitzuak bertan behera utziko ditu.
Eskaini beharreko zerbitzuak finkatzerakoan, kontuan hartu da pertsona guztiek lanpostuetara eta, behar izanez gero, oinarrizko zerbitzuetara iritsi ahal izatea bermatzeko beharra.
Neurri honi gehitu behar zaizkio dagoeneko indarrean daudenak; hala nola, unitate guztien garbiketa indartzea, Barik txartela ordaintzeko modu bakartzat erabiltzeko betebeharra, autobusetara atzeko ateetatik sartu beharra eta aurreneko eserlekuak ez erabiltzeko betebeharra.
Artxandako Funikularrak ere zerbitzua normaltasunez eskaintzen jarraituko du, eta 45 udal igogailuetan, erabilera gehieneko edukieraren heren batera murriztea gomendatu da. Bai Funikularrean, non txanponak ere ezin diren erabili, bai igogailuetan, higiene eta garbitasun neurriak indartu dira.
BILBAOBIZI ZERBITZUA ETENDA
Ildo beretik, eta kutsatzeak murrizteko garraio publikoan egin beharreko gomendioekin jarraituz, bihartik aurrera erabat etenda geldituko da bizikletak mailegatzeko udal-zerbitzua, Bilbaobizi. Zerbitzu honek San Agustin eraikinean duen informazio bulegoa ere itxita egongo da.
Garraiobideen zerbitzu eta ordutegietan gerta daitezkeen aldaketa guztiak gertatu ahala emango dira ezagutzera ohiko kanalen bitartez: 010 telefonoa, webgunea, sare sozial ofizialak, markesinak, igogailuetarako sarbideak, garraio-unitateak, etab.
Temas
Más en Bilbao
-
"Hoy en día en la radio ponen más canciones andaluzas que bilbainadas... y eso no puede ser. Hay que proteger lo nuestro"
-
El Ayuntamiento de Bilbao apoyará con más de 158.000 euros un total de 130 programas educativos
-
Hundimiento en un parking de Olabeaga: "Esto se veía venir, se avisó hace cuatro años"
-
Bilbao afrontará compromisos "millonarios" en los próximos años