Bilboko Udalak EUDELek propostatutako irakurketa instituzionala egin du
BILBO. Urtero bezala, Bilboko Udalak bat egingo du aurten ere hurrengo igandean, martxoak 8, ospatuko de Emakumeen Nazioarteko Egunarekin. Hori dela eta, gaur goizean hasi ditu egun horrekin lotutako ekintzak, EUDEL Euskadiko Udalen Elkarteak martxoaren 8a ospatzeko proposatutako adierazpenaren irakurketa instituzionalarekin.
Juan Mari Aburto Bilboko alkateak, Nekane Alonso Berdintasuneko zinegotziak eta udal ordezkaritza duten talde politiko guztietako bozeramaileek parte hartu dute irakurketan. Ekitaldi honetan, modu berean, udalbatzarreko beste kide batzuk egon dira, baita Berdintasunaren aldeko Bilboko Emakumeen Kontseiluko ordezkariak ere.
Ekitaldian, udalak berdintasunaren alorrean dauzkan konpromisoak jakitera eman dira. Gainera, adierazi dute Bilboko Udalak bat egin duela adierazpen instituzionalaren testuarekin. Modu berean, udalak herritarrak gonbidatu ditu Mugimendu Feministak datorren domekarako, martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela-eta deitutako mobilizazioetan aktiboki parte hartzera.
EUDEL-en adierazpen instituzionalak gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren balioa bere egiten du. Gainera, adierazten du berdintasun hori benetan gauzatu beharra dagoela, eta eguneroko bizitzara ekarri. Izan ere, aurrerapen asko egin diren arren eta berdintasuna formalki onartuta dagoen arren, praktikan ez da benetan betetzen, emakumeek eta gizonek ez baitituzte eskubide berberak.
Giza eskubideen defentsan jarraitu beharra dago, genero-berdintasuna lortzeko, garapen jasangarriaren helburuetan jasotzen denez. Gizarteak mezu bateratua izan behar du gai honetan: berdintasuna.
Temas
Más en Bilbao
-
"Hoy en día en la radio ponen más canciones andaluzas que bilbainadas... y eso no puede ser. Hay que proteger lo nuestro"
-
El Ayuntamiento de Bilbao apoyará con más de 158.000 euros un total de 130 programas educativos
-
Hundimiento en un parking de Olabeaga: "Esto se veía venir, se avisó hace cuatro años"
-
Bilbao afrontará compromisos "millonarios" en los próximos años