Iazko kongresu eta konbenzio jarduera handiari eutsi egin dio Bilbok
Aurten, kongresuak, foroak, bilerak, azokak eta jardunaldiak barne hartzen dituen MICE (Meetings, Incentives, Conferences and Events) sektoreko erreferentzia izaten jarraitzen du Bilbo. Iaz, hiribilduak jaduerari eutsi zion, ekitaldi oso garrantzitsuak antolatuz; besteak beste, MTV sariak edota errugbi-finalak.
BILBO. Honekin batera, pasaden urtean 207.000 parte-hartzaile batu zituzten 1.376 bilera erregistratu ziren Bilbon.
MICE industria, negozio-turismo gisa ere ezaguna, hiribilduko sektore estrategikoetako bat da; izan ere, bisitariak urte osoan erakartzeko gaitasuna du, bai eta hirian gastua eta eragin ekonomia egiteko gaitasun handiagoa ere.
Azken urtean, lanbide ekonomikoari lotutako sektoreetan antolatu dira kongresuak, foroak, bilerak, azokak eta jardunaldiak. Guztira, 323 ekitaldi antolatu dira alor horretan. Sektore teknologiko industrialean, berriz, 274 izan dira, eta medikuntzarenean 246. Estatistiketan maiatza, ekaina, urria eta azaroa nabarmendu behar dira, mota horretako ekitaldi gehien izan dituzten hilabeteak izan baitira. Hauexek izan ziren urteko kongresurik garrantzitsuenetako batzuk: Patologiako Europako Kongresua, Gizarte Ekonomiako Foro Globala, Routes Europe edo Hauts-metalurgiari buruzko Europako Kongresua.
Kongresuek, batez beste, 1,8 egun irauten dute, baina, hala ere, Bilbon antolatzen diren ekitaldietara datozenek egonaldia 3,09 egunera luzatzen dute; hau da, 1,29 egun gehiago daude hiribilduan. Beste alde batetik, batez besteko eguneko gastua 400 eurokoa da.
NAZIOARTEAN KOKATZEA
Kongresuen eta Konbentzioen Nazioarteko Elkartearen azken ICCA zerrendaren arabera, kongresuen sustatzaile eta antolatzaileentzako nazioarteko erreferentzia ere badena, Bilbo da estatuko hiririk onenetako bat. Hiribilduak aurrera egiten jarraitzen du azken urteetan, eta nahiz eta merkatua oso lehiakorra izan, markak hautsi ditu aitortutako 24 ekitaldirekin. Elkarteak aintzatetsi egiten ditu berrogeita hamar parte-hartzaile baino gehiago dituzten eta urtero herrialde ezberdinetan antolatzen diren elkarte-ekitaldiak.
KONGRESU GARRANTZITSUAK 2019. URTEAN
Bilbok bere xarmari eusten dio konbentzioen egoitza gisa. Igaro den 2019ko aldian, dagoeneko antolatu da aurten egingo den kongresu garrantzitsuenetako bat: Wind Europe. Bertan, haize-energiaren alorreko 7.000 profesional bildu dira, eta 50 herrialdetako 300 erakusmahai egon dira.
Irailean, Anestesia Erregionalari eta Mina Tratatzeari buruzko urteko Kongresua (ESRA) antolatuko da, eta, urrian, ISWA World Congress egingo da, hondakin solidoen kudeaketari buruzko ekitaldi nagusia eta garrantzitsuena.