BILBO. Bilboko zazpi ikastetxek parte hartu dute “Sortzearen Abentura” programan. Topaketaren azken saioa Campos Antzokian izan da gaur goizean. Programak kultura ekintzailea bultzaten du.

Ekitaldian zehar, ikasleek hausnartu, eta Bilbon egoitza duten sei enpresetan egunero-egunero jorratu behar dituzten lan-kontuetarako erantzunak proposatu dituzte. Ikasleek taldean egin dute lan “Design Thinking” metodologia oinarri hartuta, non erronka bat identifikatu eta erronka horregatik ukituta egon daitekeen kolektiboarentzako irtenbideak izan daitezkeen ideiak proposatzen diren. Ondoren, egoera simulatzeko prototipo bat garatzen da, eta hautatutako irtenbidea aplikatzen da. Amaitzeko, irtenbidea aurkezteko, hiru minutu baino gutxiagoko hitzaldi bat egituratzen da, “pitch” izenekoa; irtenbide berriaren erabilgarritasuna laburbiltzen du.

ZAZPI IKASTETXEK PARTE HARTU DUTE BIGARREN EDIZIOAN

“Sortzearen Abentura” gazteen artean kultura ekintzailea bultzatzeko programa bat da, eta Bilboko Udalak, Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bitartez, antolatzen du aurreko ikasturtetik (2017/2018). Aurtengo ikasturtean, hiriko zazpi ikastetxe hauetan ari dira “Sortzearen Abentura” ekimenaren bigarren edizioa lantzen: Karmengo Ama, Eskurtze BHI, La Salle, Deustuko Salesianos ikastetxea, Botika Zaharra BHI, Trueba ikastetxea eta Eskolapioak ? Calasancio

Programak espiritu ekintzailea eta ekimena bereganatzeko oinarrizko zeharkako gaitasuna eskuratzea du helburu, ikasleen esperientzia praktikoaren bitartez. Haien iritziz, sormena, taldean lan egitea, arazoak konpontzea eta komunikazioa dira ekintzailetzaren funtsezko kontzeptu eta balioak, eta, hain zuzen ere, horiexek izan dira azken hilabeteetan ikasgeletan antolatutako saioen ardatz nagusiak.

Ekintzailetza eta berrikuntzaren gainean sentsibilizatzeko helburua duen proiektu hau eskola-orduetan gauzatu da, eta funtsean praktikoa izan da. Ekimenaren bitartez, udalak irakasle eta ikasleak beren inguruarekin inplikatzea eta tokiko enpresa, elkarte nahiz eragileekin harremanetan jartzea lortu nahi du.