BILBO. Egun hauetan Basque Fest jaialdiaren zazpigarren edizioa ospatzen ari da, Bilboko Udalak antolatuta, eta azken gauean ekitaldi bitxia izango da: Negua akelarrea. Besteak beste, Arriaga plazan hainbat gaztek mitoak, dantzak eta erritualak interpretatuko dituzte.

OREKA TX ETA SAN SALVADOR TALDEEN IKUSKIZUNAREN MUNDU-ESTREINALDIA

Azkunak Zentroan izango da ikuskizunaren mundu-estreinaldia, 22:00etan. Bertan, Oreka TX taldearen txalaparta eta San Salvador bandaren polifonia okzitaniarra uztartuko dira. Guztira, hamaika musikari eta abeslarik kontzertu bat eskainiko dute, non soinu tradizionalak eta musika-korronte berrietako erritmo berritzaileak nahastuko diren. Oreka TX taldeak zuraren eta harriaren sonoritate organikoak emango dizkigu albokaren erritmora eta nota klasikoak berriz interpretatuz. San Salvador bandak, aitzitik, sei ahots eta perkusioa eskainiko ditu, eta konposizioetan mintzaira erabiliko du musika-tresna erritmiko gisa.

STEP AKUATIKOAK ITSASADARREAN

Itsasadarra da basque FEST jaialdiaren betiko agertokietako bat, eta aurten jarduera berri bat antolatuko da bertan: step akuatikoak. Ur gaineko ohol bat da, non pedal batzuei esker pausoak eman daitezkeen uraren gainean. Aproposa da familientzat, eta itsasadarra beste ikuspuntu batetik ikusteko modu berri bat ezagutuko dugu. Jarduera 11:30etik 13:30era eta 16:30etik 18:30era egin ahal izango da, eta irteera Pio Baroja pantalanean egongo da.

Gainera, aurtengo edizioan ez da faltako bateletan arraun egiteko jarduera, step akuatikoen ordutegi eta leku berean, ez eta ibilbide panoramikoak ere, Bilboboats itsasontzian “Begotxu” eta “Mirentxuren” ilobarekin. Egun osoan egingo dira bidaiak.

HAURRENTZAKO JARDUERAK ETA KALE-ANIMAZIOA

Etenik gabe egongo dira haurrentzako jarduerak eta kale-animazioa. Guggenheim Bilbao Museoaren zabaldegian, Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren kalejira ikusi ahal izango dugu 12:00etan eta 18:00etan. Bestalde, Azkuna Zentroan, 12:00etan txikienek elkarrekin abestu ahal izango dute, eta jardueretan parte hartu, besteak beste, imitazioa, gorputz-adierazpena, dantzak, jolasak eta beste ekintza asko egiteko. Amaitzeko, gaurko musika-eskaintza Miren Narbaizaren kontzertuarekin amaituko da; izan ere,MICE bakarkako debutaren zortzi abestiak interpretatuko ditu Bilborocken, 21:00etan.

JAIA AMAITZEKO, ARTXANDAKO ERROMERIA

basque FEST 2019 jaialdiari agur esateko, erromeria batean parte hartu ahal izango dugu Artxandan, bai eta doako sagardo-dastatze batean ere. AIKO Taldeak mundu guztiarentzako jai herrikoi bat antolatu du iganderako, apirilaren 21a, eguerdiko 12:00etan. Taldeko irakasleek jaia girotzeaz gain, dantzatzen irakatsiko diete parte hartu nahi duten guztiei.