'Uni Sound Bilbao'ren hirugarren edizioan 23 taldek joko dute
BILBO. 'Uni Sound Bilbao'ren hirugarren edizioan 23 taldek joko dute bihartik apirilaren 13ra arte. Kontzertu guztiak dohainik izango dira eta kontzertuak eskaini ohi dituzten lokaletan ez ezik (hau da, Bilborock, BBK aretoa, Muelle, Shake! eta High), unibertsitateetako espazioak erabiliko dira, hala nola Bizkaia Aretoa eta Deustuko Unibertsitatea; baita espazio berriak ere, Zabalburu ikastetxea, eta ustekabeko espazioak, Eusko Trenen Zazpi Kaleetako estazioko hall- a eta B Cool Hostel-en teilatua.
“Uni Sound Bilbao”ren hirugarren edizioa bihar asteazkena, hilak 10, hasiko da. “Uni Sound Bilbao” Bilboko Udalak antolatzen duen musika-zirkuitua da, unibertsitateetako musika taldeak, estilo ezberdinetakoak, sustatzeko helburua duena. Aurten 23 taldek joko dute. Kartelaren % 75a emakumeek osatzen dute. Kontzertu guztiak dohainik izango dira. Helburua, estilo eta jatorri ezberdinetako unibertsitate-taldeak sustatzea.
Horrela, 4 egunotan, apirrilaren 13ra arte, zapatua, hainbat estilo ?pop, RnB, lofi, garaje, rock, hipnopop, psikodelia, trip-hop, folk, shower music, cumbia eta abar? uriko zenbait espaziotan zabalduko dira, arratsaldez eta gauez. Artistak bakarlariak nahiz taldeak izan daitezke, eta unibertsitatetik datoz, bai hemengoak bai kanpokoak: Madril, Bartzelona, Donejakue Compostelakoa, Iruñea, Granada, Asturias, Irun, Bordele eta Granada.
Kontzertuak eskaini ohi dituzten lokaletan ez ezik (hau da, Bilborock, Muelle, Shake! eta High), unibertsitateetako espazioak erabiliko dira, hala nola UPV/EHUren Bizkaia Aretoa eta Deustuko Unibertsitatea; baita espazio berriak ere, hala nola Zabalburu ikastetxea.
Gainera, kultur espazioetan emanaldiak egongo dira (BBK aretoa), eta leku bitxi batzuetan ere bai: Euskotrenen Zazpi Kaleetako geltokiko halla eta B Cool Hostel-eko teilatua.
KONTZERTUEN EGUTEGIA
Apirilaren 10a (eguaztena)
19:00 ? Deustuko Unibertsitatea
Bum Motion Club (Madril)
Sara Zozaya (Donostia)
Apirilaren 11 (eguena)
19:00 ? Zabalburu ikastetxea
Mi Buenaventura (Bilbo)
Pinpilipusies (Catalunya / Euskadi)
21:00 ? Shake!
Albany (Granada)
A1Goldie (Iruñea)
Las Majas (Bilbo / Lleida)
Apirilaren 12a (barikua)
18:30 ? Bizkaia Aretoa UPV/EHU
Axolotes Mexicanos (Asturias / Madril)
Confeti de Odio (Madril)
Airu (Bilbo)
21:00 ? BBK Aretoa
Cariño (Madril)
Adriana Proenza (Asturias)
23:00 ? Muelle
Juls Dj (Iruñea)
Say Yes Dj (Madril)
Apirilaren 13a (zapatua)
18:00 ? Euskotren
Baywaves (Madril)
Opatov (Bartzelona)
20:00 ? B Cool Hostel
Tronco (Bartzelona)
21:00 ? Bilborock
Mazmorra (Bilbo)
Melenas (Iruñea)
Poumon (Bordele)
Eneritz Furyak (Irun)
00:00 ? High
AWWZ (Bartzelona)
Chicho Selector (Donejakue Compostelakoa)
Más en Bilbao
-
Del camping al glamping, así se dispara el gasto en el BBK Live
-
El kit de supervivencia para tres días de fiesta en el Bilbao BBK Live
-
Vueling cancela cinco vuelos que debían aterrizar en el aeropuerto de Bilbao
-
Los cuatro consejos para disfrutar del concierto de Bad Gyal en el Bilbao BBK Live pese a las aglomeraciones