BILBO. 2019ko Feroz Sarien gala aurten ere ikus-entzunezko sektorearen fokua izango da. AICEk (entitate antolatzailea) bertaratuko direnen zerrenda apartaren berri eman du, eta hauexek dira bertan agertu diren izenetako batzuk: Paco León, Inma Cuesta edo Jose Coronado hautagaien artean, eta María León, Alejandro Amenábar, Javier Calvo eta Javier Ambrossi, Ester Expósito, Berto Romero, Mariano Barroso edo Arturo Valls gonbidatuak.
Gala urtarrilaren 19an egingo da Bilbao Arenan, eta Ingrid García-Jonsson interpretea izango da aurkezlea. “El Reino” filma da hautagaitza gehien dituen filma (10). Rodrigo Sorogoyen zuzendariak zuzendari onenaren eta gidoi onenaren (Isabel Peñarekin batera) sariak jasotzea espero du, eta bertan izango da Ana Wagener (taldeko emakumezko aktorerik onenaren izendapena) eta Luis Zahera (taldeko gizonezko aktore onenaren izendapena) aktoreekin batera.
“Quién te cantará” lanak 8 sari irabazi ahal izango ditu, eta Carlos Vermut izango da ordezkaria, zeinak hiru sari ere irabazi ahal izango dituen (zuzendaritza, gidoia eta kartela). Gainera, Eva Llorach (emakumezko aktore nagusi onenaren izendapena) eta Natalia de Molina (taldeko emakumezko aktorerik onenaren izendapena) interpreteak egongo dira, Oscar saria jasotzeko hiru aldiz izendatua izan den Alberto Iglesiasekin batera. Azkenak izendapen bikoitza jaso dut musika original onenaren kategorian, Vermuten lanean eta Icíar Bollaínen “Yuli” filmean egindako lanagatik.
Asghar Farhadi-ren “Todos lo saben” film luzeak sei izendapen jaso ditu, eta baieztatu egin dute Eduard Fernández ere bertan izango dela, taldeko gizonezko aktore onenaren izendapena jaso duena.
Faboritoetako beste bat “Petra” filma da (5 izendapen), eta interpreteetako bi bertan izango dira: Marisa Paredes eta Joan Botey. Taldeko emakumezko eta gizonezko aktore onenaren izendapena jaso dute biek, hurrenez hurren.
“Campeones”, “Carmen y Lola” eta “Viaje al cuarto de una madr”e filmek 4 izendapen jaso dituzte. Lehenengo biak izan dira denboraldiko ezusteak. Javier Fesser-en filmak izan du arrakasta gehien Espainiako estreinaldien artean, eta, bigarrenak, Arantxa Echevarría zuzendari duenak, berriz, sariak eta aintzatespenak jaso ditu nazioarteko hainbat jaialditan. Bi zinemagileek zuzendari onenaren saria jaso ahal izango dute, eta, hortaz, Bizkaiko hiriburura etorriko dira. Hirugarren filmari dagokionez, bertan parte hartu duten bi aktore izendatuak izan dira: Lola Dueñas (aktore nagusia) eta Anna Castillo (taldeko aktorea).
Zinematografiaren arloan, hauexek dira bertaratzeko asmoa azaldu duten beste hautagai batzuk: Jose Coronado (aktore nagusia “Tu hijo” filmagatik), José Luis Cuerda (Ohorezko Feroz Saria eta “Tiempo” después filmaren zuzendaria, aldi berean komedia onenaren saria jasotzeko izendatuta dagoena), Alexandra Jiménez (aktore nagusia “Las distancias” filmagatik), Javier Rey (aktore nagusia “Sin fin” filmagatik eta sailen kategorian “Fariña” lanagatik) edo Ramón Salazar (zuzendaririk onena “La enfermedad del domingo” filmagatik).
BABES HANDIA IZENDATUTAKO TELESAILENTZAT
Telesailen atalean, “Arde Madrid” da hautagai nagusia (7 izendapen), eta taldekideetako asko izango dira Bilbao Arenan. Paco León eta Inma Cuesta, dagokien kategoriako interpreterik onenaren saria jasotzeko hautagaiak, Julián Villagrán, Debi Mazar, Fabiana García Lago eta lehen aipatutako Anna Castillorekin izango dira bertan. Guzti-guztiak dira aktore taldeko onenaren izendapena jasotzeko hautagaiak, gizonen eta emakumeen kategorian.
Mariano Barroso-ren “El día de mañana” lanak bost hautagaitza ditu, eta zuzendariaz gain, izendapenak jaso dituzten aktoreak etorriko dira Feroz Sarietara: Oriol Pla (protagonistarik onena), Jesús Carroza eta Karra Elejalde (biak taldeko aktorerik onenaren sarira izendatuak).
“Paquita Salas” lanaren kasuan (4 izendapen), Javier Calvo eta Javier Ambrossi zuzendariez gain, saria jasotzeko hautagaiak diren hiru interpreteak bilduko dira: Brays Efe (aktore protagonistarik onena), Belén Cuesta eta Lidia San José (biak taldeko aktorerik onenaren sarira izendatuak).
“Vergüenza” telesailaren bigarren denboraldia (4 izendapen) gaueko sail faboritoen artean dago. Juan Cavestany eta Álvaro Fernández-Armero sortzaileek sailean parte hartu duten antzezle nagusietako bat izango dute alboan: Malena Alterio (aktore protagonistarik onena).
Gainera, gainerako hautagaiek ere bertan izango direla baieztatu dute: Najwa Nimri (“Vis a Vis”) eta Eva Ugarte (“Mira lo que has hecho”), aktore onenaren sarirako hautagaiak; eta Manolo Solo (“La peste”) eta Antonio Durán (“Fariña”), taldeko aktorerik onenaren sariagatik lehiatuko direnak.
Zerrenda horri alfonbra gorritik igaroko diren beste hainbaten izenak gehitu behar zaizkio, besteak beste: Julián Lopez, Cayetana Guillén Cuervo, Leticia Dolera, Eduardo Casanova, Lucía Jiménez, David Trueba, Bárbara Goenaga, Álvaro Rico, Mina El Hammani, Danna Paola, Tamar Novas edo Alberto Rodríguez.
Berriemaile Zinematografikoen Elkarteak (AICE) 2014tik antolatzen ditu Feroz Sariak. Talde plural horretan daude telebistan, irratian, prentsan eta Interneten zinemari buruzko informazioa ematen duten 200 kazetari eta kritikari baino gehiago. Oraingoan, Feroz Sariek Bilboko Udalaren babesa, L’Oréal Professionnel, Silestone, Azul Marino Bidaiak, Ecovidrio eta “¡Hola!” aldizkariaren laguntza eta Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuaren (ICAA) lankidetza dute.