BILBO. Bilboko musika eskolak bederatzi formakuntza tailer eskainiko ditu aurten. Zuzendariei, irakasleei edota ikasleei abiatutako tailer hauek urtarrilaren 14tik maiatzeren 13ra arte emango dira La Galeran (Sorkunde, 8). Tailer hauen prezioa 25 eta 60 euro artekoa izango da, ordu kopuruaren arabera.
Josu Elberdin (www.elberdin.com) urtarrilaren 14 eta 28an eta otsailaren 18an Koru zuzendaritza ikastaro bat eskainiko du, koru zuzendariei eta Musika hezkuntza aritzen diren profesionalei zuzendutakoa. Aleix Tobiasek (www.coetusiberica.com) herri-musikaren arloko ikasleei eta perkusionistei, Iberiar penintsulako perkusio-instrumentu tradizionalak jakinaraziko ditu urtarrilak 25, 26 eta 27an.
Halaber, Alvaro Garciak otsailaren 4, 11, 18 eta 25ean baliabideak eta nolabaiteko metodologia eskainiko du Musika eskoletan inprobisazioa lantzeko. Juan Carlos Pérez Luquek, udal Musika bandaren perkusionistak, otsailaren 1 eta 2an kajoiaren soinua eta jotzeko teknikari buruz ikastaro bi emango ditu.
Beste alde batetik, Juanjo Otero eta Pako Revueltas irakasleek instrumentista eta abeslariei eszenaratzeari indarra emateko teknika desberdinak eta erremintak emango dituzte. Hau otsailaren 8, 9, 15, 16, 22, eta 23an izango da. Martxoaren 22, 23, 29, 30ean Ahots teknika antzerki musikalean izeneko tailerran Begoña López-ek ahotsaren alde teknikoak antzerki musikalean eta gaixotasunak nola aurreikusi ere aztertuko ditu.
Apirilaren 5 eta 6an Jon Urrutiak (www.trakamatraka.com) egunero zaborrera bota ohi dituen elementuekin musika-tresna harrigarriak eraikiko ditugu. Birziklatzeko modu ezberdina eta praktikoa. Era berean, maiatzaren 3 eta 4an, Cecilia Serra Bargallók (www.ceciliaserra.com) musikarientzako arnasketa tailerra emango du. Arnasketa ikuspuntu desberdinetatik tratatuko da. Azkenik, Iker Sánchez zuzendariak talde instrumentalen zuzendaritza izeneko tailerra eskainiko du maiatzaren 10, 11 eta 13an orquestra tekniketan interesa duten ikasle eta irakasleei zuzenduta.
Matrikula irekita dago eta horrela jarraituko du ikastaro guztien plazak bete arte. Izena eman beharko da, bai Bilbao Musika web orrialdearen bitartez (www.bilbaomusika.eus) edo posta elektronikoaren bidez (amaiabilbao@bilbaomusika.eus).