BILBO. Espainian zehar egindako bira arrakastatsuaren ondoren, Dakris ilusionista, mutil ikusezina ezizenez ere ezaguna, abenduaren 27an, 17:00etan eta 19:30ean eta 28an 12:00etan, 17:00etan eta 19:30ean Euskalduna Jauregian desagertu egingo da bere “Ya no meves” show-aren bitartez. Dakris Bilbora itzuliko da, joan den 2017an ikus-entzule guztiak aho zabalik utzi eta gero. Sarrera guztiak agortu zituen: bere ikuskizunaren bi emanaldi zituen programatuta, eta azkenean bost egin zituen, 3.000 pertsonaren aurrean.
Espainia osoan egindako biran urtebete eta erdi eman ondoren, eta antzoki gehienetan sarrera guztiak agortu eta gero, ilusio berriekin itzuliko da, ikusezintasuna existitzen dela egiaztatzeko, Bartzelonako Familia Sakratuan grabatutako bideo honetan erakusten duen bezala. Bilbon, hasieran aurreikusitako bi emanaldietarako sarrera guztiak agortu eta gero, beste hiru ireki dira, eta horiek ere agortzear daude.
Dakris bi egunez instalatuko da Bilbon, umorea, emanaldi ezinezkoak eta ikusezintasunaren artea konpartitzeko xedez, nagusiak eta txikiak hunkitzeko gai izango den ikuskizun paregabean. “Ya no meves” gertutasun eta ilusio eta magia nahasketa hunkigarria da.
“Ikusezina izan gura izan dut beti. Txikitan “super botere” hori neukan, eta inork nigan ez erreparatzea lortzen nuen. Orain, batzuetan, faltan botatzen dut ikusezina izatea, egoera jakin batzuetan. Uste dut denok jakin beharko genukeela aldian behin ikusezin izatea zein garrantzitsua den; desagertu eta geure buruarekin bakarrik egotea”, azaldu du magoak.
Bartzelonan, Dakrisek Familia Sakratuaren tenpluaren parte bat desagerrarazi zuen. Espainian ume bilakatzea lortu duen ilusionista ere izan da, sare sozialetan 7 milioi erreprodukzio baino gehiago lortu zituen bideoan erregistratutako emanaldia, hain zuzen ere. David Copperfield izan da orain arte ilusio zirraragarri hori errealitate bilakatu zuen bakarra, eta duela 20 urte baino gehiago izan zen.
Dakris
Dakris, David Vidalen ezizena da (Villanueva de Castellón, 1987), ilusionismo aholkuri sortzailea da DiscoveryMax-eko‘El Mago Pop’ saioan, eta baita ‘ElHormiguero’ saioan ere, eta Magia Sari Nazional Nagusia. Horrez gain, “mutil ikusezina” ezizenez da ezaguna, ikusezintasunarekin eta teletransportazioarekin egiten dituen jolasak direla eta.
DakrisEspainiako magiaren promesa gaztea da. Discovery Max katearen ilusionista sortzailea da ElTerrat etxeak ekoiztutako El Mago Pop programan, David Bustamante, Ricky Rubio, Alaska eta Mario, Sergio Dalma, Mireia Belmonte, Roca anai-arrebak, Jordi Cruz eta Jorge Lorenzo ezagunen ondoan, besteak beste. Horrez gain, Jandroren aholkulari pertsonala izan da Elhormiguero (2016) saioan, eta Antena 3 kateko 1, 2, 3... Hipnotízame 2 programaren gidoilaria.
Dakris Urteko Mago gisa aintzatetsi zuen Madrilgo Frakson Memorialak (2012), Hirugarren Saria lortu zuen Almussafeseko Nazioarteko Magia Lehiaketan (2012), Hirugarren Saria CordobakoCabraCadabra topaketan(2012), Espainiako Txapeldun Guadalajarako Magia Kongresu Nazionalean (2013), Lehen Saria Cadizeko Magia Kongresu Nazionalean (2013) eta Italiako PrizeNuoveProposte Master ofMagic (2014). Aurten, Dakris ikus-entzule askoko saioetan agertu da, TVEko eta Radio 4ko (RNE) Hora Punta saioan, besteak beste. 8tv-en eta La Razón, Crónica Global edo eldiario.es egunkarietan ere aritzen da, beste batzuen artean.