Santo Tomas Azokak berdintasunaren alde borrokatzen duten erakundeak aitortu ditu
Askabide, Clara Campoamor, Bagabiltza, Haize Berria eta Piper Txuriak-ek, Bizkaian emakumearen eskubideen alde egiten duten erakundeak dira
BILBAO. Santo Tomas Azokaren 71. edizioak, berdintasunaren alde borrokatzen duten erakundeak aitortu ditu. Askabide, Clara Campoamor, Bagabiltza, Haize Berria eta Piper Txuriak-ek, hain zuzen, Bizkaian emakumearen eskubideen alde egiten duten erakundeak dira. Hasierako ekitaldian jaso dute airtortza, Bilboko Areatzan,10:30ean.
BBKri egoki iruditu zaio elkarte hauek egiten duten lan edo behar handia aitortzea; hain zuzen ere, munduan oro har, eta gure eremuan bereziki, emakume askoren errealitateari buruzko zifrak ez dira oraintxe batere baikorrak. BBK-ko presidentea, Xabier Sagredo, izan da BBK-k antolaturiko azokaren hasieran erakundeei aitortza eman diena; oro har, milaka lagun espero dira gaur Azokan egunean zehar.
Ohiko “BBK etxolak” emateko ekitaldian beste hauek ere izan dira: BBK-ko zuzendari nagusia, Gorka Martínez; Bilboko alkatea, Juan Mari Aburto; Iraunkortasun eta Ingurumeneko foru-diputatua, Elena Unzueta; Osasun eta Kontsumo Arloko zinegotzi ordezkaria, Yolanda Díez; eta saritutako erakundeen ordezkariak.
Guztira 275 postu daude jarrita Areatzan (172 postu), Arriagan (48) eta Plaza Barrian (55) bizkaitarren eta bisitarien gozamenerako. Azokan 135 ekoizle batu dira sasoiko produktuekin, Gabonetan Bizkaiko etxeetako jakitegiak betetzeko asmoz. Ekoizle hauetako askok parte hartuko dute urtero azokako produkturik onenak saritzen dituen lehiaketan.
Aurten 13 kategoria daude: fruta,loreak (landareak), gazta, ogia, txakolina (beltza, zuria eta gorria),
talorik onena, ortuariak, eztia, euskal pastela, stand onena, ekoizle gaztea eta abereak. Sariak 13:30ean emango dira Euskal Museoan.