BILBO. "Izen, Izan", Bilbao 700 Fundazioaren ekoizpena Bilbora heldu da eta abenduaren 20tik urtarrilaren 5era arte errotuko da hirigunean. Ur Partzuergoaren babesarekin ekoitzitako muntaia honek baso bat irudikatzen du, zeinetan zuhaitzek bizitza sortzen duten espazio bizidun bat osatuz.“Izen, izan” etengabe mugitzen den espazio bat da, euskal lurretako hainbat elementu eta legenda erakutsiko dizkiguna.
Basajaunek, euskal mitologiako protagonista handienetako batek, ongi-etorria emango die ikusleei eta lurrarekin lotuta dauden hainbat legenda eta pertsonaiaz mintzatuko da.Eta xuxurlaka entzungo ditugu basoko jaunaren istorioak, Marirenak, eta bere umeen aita Sugaarrenak.Eta ezin ahaztu lamiak, eta naturaren sekretuak gordetzen laguntzen duten elementu, ikur eta animalia guztiak.
Bilbao 700 Fundazioaren ekoizpen hau zabalik egongo da egun osoan, baina basoa basoago izango da arratsaldeko 17:00etatik aurrera, neguko eguzkia sartzen denean.
Espazio bizidun eta magiko hori gaur inauguratu da, arratsaldeko 18:00etan, eta bertan izan da Bilboko alkatea, Juan Mari Aburto.Aurkezpenean, hauxe nabarmendu du alkateak:“Erakusketa honekin beste beste osagai bat gehitzen zaio Bilbo Gabonetan ere bizitzeko proposamenari. Zabalgune eraikinean kokatutako basoak badu zerbait urte sasoi honi darion magiatik. Muntaia irudimentsu bat, zeinetan zuhaitzek bizitza sortzen duten espazio bizidun bat osatuz. Etengabe mugitzen ari den espazio bat, Euskal Herriaren hainbat elementu eta legenda ezagutaraziko dizkiguna”.
Ekitaldian izan da baitere Miren Josune Ariztondo, Bilbao 700 Fundazioko zuzendaria,eta ondoko hau azpimarratu du erakusketari buruz: “euskalmitologiari buruzko erakusketa bat da, adin guztietako pertsonei zuzendua, non baso bizidun batean pertsonai ezberdinak aurki ditzakegu, batzuk ezagunak, eta beste batzuk?ez horrenbeste”.
Egutegia
Erakusketaren irekiera:Abenduak 20, goizeko 11:30ean.Inaugurazioa: arratsaldeko 18:00etan.
Abenduaren 20tik urtarrilaren 5era:Ordutegi jarraian:11:30etik 19:30era.Salbu 24an eta 31n eta urtarrilaren 5ean, egun horietanhau izango baita ordutegia: 11:30-17:30
Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean itxita egongo da.