BILBO. Eguberri eta urteberri bereziak Bilbon, Euskaldunak jasotako bi kontzertuei esker. Jada ohikoa denez, Euskalduna Jauregiko Auditorioko oihala 2018ko abenduaren 25ean eta 2019ko urtarrilaren 1ean altxatuko da, 20:00etan eskainiko diren kontzertuekin.
2018ko abenduaren 25a: Gabonetako Kontzertu Handia
EL CASCANUECES, Tchaikovsky
5. SINFONIA, Beethoven
Tchaikovskyren jenialtasuna etaBeethovenen indarra.
Haurtzaroak, magiak eta fantasiak bat egingo dute programaren lehen partean,TchaikovskyrenElCascanuecesen suitearekin, betidaniko Gabonetako balletarekin, hain zuzen ere. Balleta bera baino lehen estreinatu zen eta fama lortu zuen kontzerturako bertsio horretan, ahaztezinak dira Loreen balts erromantikoa, dantza errusiar indartsua edo azukre maitagarriari ahotsa ematen dion zelestaren soinu bitxia.
Kontzertuaren programa Beethovenen 5. Sinfoniarekin osatzen da. Partitura hori guztiz bat dator musikariari buruz izan ohi dugun irudiarekin, urduria, indarrez betea eta ile harrotua, musikaren handitasuna inork baino hobeto irudikatzen duena. Sinfonia irekitzen duten eta obran zehar errepikatuz doazen lau notak, ziurrenez musikaren historia osoko nota ezagunenak izango dira, ate bat jotzea iradokitzen baitute “patuaren” atea.
Sarrerak salgai daude jadanikwww.euskalduna.eushelbidean eta ohiko beste kanal batzuetan. Sarrerak 35 eurotik aurrera, gehi kudeaketa gastuak.
2019ko urtarrilaren 1a: Urte Berriko Kontzertu Handia
JohannStrauss
29 urteko arrakastak eta mundu osoan 5 milioi ikus-entzulek emandako abalarekin, lan horrek txalo handiak jaso ditu Europa osoko areto handietan. Hauek daude horien artean: VienakoMusikverein, ÁmsterdamekoConcertgebouw, Berlingo Philarmonie, Hanburgoko Musikhalle, Erromako AuditóriumParcodellaMúsica, Bartzelonako Gran Teatre del Liceu edo Palau de la Música, Madrilgo Teatro Real eta Auditorio Nacional de Música, etab.
Programak baltsaren izenburu ezagunak jasotzen ditu: Napoleon, Loreen jaia, Enperadorearen baltsa edo Champagne. Eta ez da faltako guztien artetik ezagunena, Danubio urdina, ezta, entzuleen txaloen konpasean emanaldiari amaiera eman ohi dionRadetzkymartxa ere.
Kontzertua musika denboraldian gehien itxaroten den ekitaldietako bat da, inguratzen duen jai giro bikaina dela eta.
Sarrerak salgai daude jadanik www.euskalduna.eushelbidean eta ohiko beste kanal batzuetan. Sarrerak 42 eurotik aurrera, gehi kudeaketa gastuak.