BILBO. Bilboko alkate k gaur goizean egin die harrera LGTBI Berdintasun Politiken gaineko 2018 topaketako parte hartzaile eta arduradunei; topaketak lehenbiziko aldia du hau, atzo hasi eta gaur ere bai, eta Bilboko hiriburuan garatzen ari da.

Berdintasun, Lankidetza eta Bizikidetza Saileko zinegotziak lagunduta, alkateak eskerrak agertu dizkie Ortzadar Biltzarra antolatu duen entitatearen ordezkariei, tarteko, Bilboko Uria hautatzeagatik biltzar hau egiteko, aztertu nahirik nola lortu arlo batzuetatik eta besteetatik gizarte bat pertsona guztien eskubideak errespetatuko dituena.

Helburu horri lotuta, Udalak, proiektu batzuekin eta besteekin, hala nola Bilbao Balioen Hiria, herritarren eskubide guztiak sustatzeko, defendatzeko eta bermatzeko modua bilatzen du. Helburu estrategikoetako bat da Bilbo erreferentzia bihurtzea gizarte-aldaketei, gizartearen dibertsitateari eta LGTBI kolektiboaren errealitateari egokitzeko gaitasunean.

Bilera horretan jorratu diren gaien artean nabarmentzekoa da, alde batetik, Harrotasunaren inguruko Erakundeen Europar Astearen urteroko biltzar orokorra, Bilbon egingo dena 2019an; eta, beste alde batetik, entitate publiko eta pribatu batzuek eta besteek nola lan egingo duten elkarrekin, sentikortzeko, agerira ekartzeko eta aldarrikapenak egiteko ekintzetan, Bilbo diskriminaziorik gabeko hiri libre, berdintasunzale, inklusibo eta solidarioen artean kokatzeko, non herritarrek adierazpen librerako eskubidea baliatu ahal izango duten, edozein dela ere beren genero-identitatea, sexu-identitatea eta sexu-joera.

Topaketari dagokionez, k animatu egin ditu proiektuarekin aurrera egin dezaten aurrerantzean ere, eta era honetako foroak gara ditzaten, hartara baliabide berrien zabalkundea egin ahal izan dadin bai ikuspuntu akademikotik nahiz espezializatutik, gay eta lesbianen kontrako jazarpenari aurre egitearren, dibertsitate sexualari buruzko pentsamendurako espazioak sustatzearren eta, batez ere, gizarteak kontzientzia handiagoa lor dezan LGTBI berdintasunaren inguruan.