BILBO. Bilboko umeen aisialdirako Gabongune eta Gabonkide programetan izena emateko azken eguna da bihar. Gabongune programa 5-8 urteko umeei zuzenduta dago (252 plaza) eta Gabonkide, aldiz, 9-11 urteko gazteei (120 plaza) eta 372 plaza ekainiko ditu Udalak guztira.
Programen helburua da neska-mutilei hezkuntzako aisialdirako espazioa eskaintzea, lagun berriak egin eta ondo pasa dezaten eta, bide batez, berdintasuna, begirunea eta sormena zer diren ikas dezaten. Horrez gain, programa hauekin, Bilboko Udalak lana eta familia bizimodua errazago eta hobeto uztartzen lagundu nahi du.
Hain zuzen, Bilboko Udalak jakinarazi duenez, 252 plaza eskainiko ditu Gabongune programan (5-8 urteko umeentzat) eta 120 Gabonkide programan (9-11 urteko gaztetxoentzat). Parter hartzaileek aukera izango dute bi ekimenetan hainbat diziplina artistiko, tradizioak eta kulturak ezagutzeko. Jarduera guztiak euskaraz eta gaztelaniaz egingo dira.
Sanchez Marcos ikastetxean, Alde Zaharrean -Belostikale 23- eta Begoña, Irala, Otxarkoaga, Deustu, Zorrotza eta Castañoseko udaltegietan egingo dira programak, abenduaren 26an, 27an eta 28an. Nobedade moduan, aurten ordutegi zabalagoa izango da: jarduerak 09:00etan hasi eta 14:00etan amaituko dira. Bi ordu gehiago izateak mesede egingo die neska-mutilei, ondo pasatzeko denbora gehiago izango dutelako, eta familiei, lana eta familia hobeto bateratu ahal izango dutelako.
Gabongune eta Gabonkide programetarako aurretiko izen-emateak egiteko bideak dira www.bilbao.eus web orria, 010 telefono zenbakia (944 010 010 Bilbotik kanpo deituz gero) eta udaltegietako Bilbao Click bulego elektronikoak. Izena emateko baldintza bakarra Bilbon erroldatuta egotea da.
Plazak zozketa publikoaren bitartez banatuko dira. Zozketa asteazkenean egingo da, azaroaren 28an, goizeko 10:00etan, Bilboko Udalaren Umeen Gaietarako Zerbitzuko bulegoan (Aznar eraikina). Emaitza kontsultatzeko aukera egongo da aurretiko izen-ematea egindako kanaletan: www.bilbao.eus, 010 (944 010 010) eta Bilbao Click bulegoan. Izena emateko epea ostegunean zabalduko da, azaroaren 29an, eta abenduaren 4an amaituko. Halaber, plazarik libre geratzen bada, itxaron zerrendan daudenei deituko zaie bete barik geratu diren lekuak eskaintzeko.
EPEAK
Aldez aurretik izena ematea: azaroaren 23tik 27ra.
Interneten: www.bilbao.eus
Telefonoz: Udalaren informazio-telefonoa 010 / 944 010 010 (astelehenetik domekara, 08:00-20:00)..
Norbera joanda: “Bilbao Click” bulego elektronikoak, Otxarkoagako, Ibaiondoko, Deustuko, Begoñako, San Frantziskoko, Basurtuko, Zorrotzako, Errekaldeko, Castañoseko, Iralako, Uribarriko, San Ignazioko, Txurdinako, Santutxuko eta Abandoko udaltegietan zein San Agustin eraikinean.
Zozketa publikoa: azaroaren 28an (Venezuela plaza 2, 4. solairuan, 10:00etan)
Emaitza azaroaren 29tik aurrera kontsultatu ahal izango duzu, eskupaper honetan jasotako informazio-puntuetan.
Izena ematea: azaroaren 29tik abenduaren 4ra. Plaza lortu baduzu:
Izena eman behar da
Ordaintzea. Izena eman ondoren, zuzenean inprima dezakezu abonu-agiria. Zeure posta elektronikora ere bidaliko zaizu.
Ordainketa: Ikusi noiz den ordainketa egiteko azken eguna ordainagirian. Diru-sarrerak behin abonu-agiria eskuratuta egingo dira:
Ondorengo banketxe hauetako baten sukurtsaletan (begiratu erreziboak ordaintzeko ordutegia):
KUTXABANK
LABORAL KUTXA
CAIXABANK
BANCO SABADELL GUIPUZKOANO
BBVA
BANCO SANTANDER
Sarean, ordainketen pasabidearen bidez.
Teleka eta ServiCaixa kutxazainetan.
Itxaron zerrenda: Umeen Gaietarako Zerbitzuak telefonoz deituko du zerrendaren hurrenkerarekin bat etorrita eta plazak bete arte.
ZENBATEKOA (Gabongune)
- 16 €
- 10,65 € (Familia ugaria)
- 5,35 € (Diru-sarrerako Bermatzeko Errenta)