Fortunato Vencedor, ibiltarien sariaren irabazlea
Mugikortasunaren Europako Astearen barruan egin den botazioaren bidez aukeratu dute sariduna
BILBO. Fortunato Vencedor, laurogeitaka urteko korrikalaria izan da Ibiltarien Sariaren zazpigarren edizioaren irabazlea. Saria 2012an hasi zen, eta Mugikortasunaren Europako Astearen barruan egin den botazioaren bidez aukeratu dute aurtengo sariduna.
Honako honetan, irabazleak omenaldia jaso du Erripa kaian eta Alfonso Gil, alkateorde eta Mugikortasun eta Jasangarritasun Saileko zinegotziak oroitzapenezko plaka eman dio ukaezinezko merituak aitortzeko; izan ere, gizon xumearen garaipena da, bidean osasuna eta ongizatea eta denen errespetua irabazi dituenarena, baita berak ordezkatzen dituen ahaleginaren eta bizimodu aktiboarena ere.
Aurreko edizioetan legez, ingurumenaren eta jasangarritasunaren arloko sentsibilizazio-ekimenetan laguntzen duten hedabideetan egingo diren bozketen bidez eta Bilbao sin mi Coche / Bilbao nire Kotxe barik! web orrian irailaren 20ra arte jasotako botoen bidez hautatu dute herritarrek irabazlea.
Fortunato Vencedor, 89 urteko dela, korrikalari ezaguna dugu, beldurrik ez diona ez euriari, ez txingorrari, ezta hotzari edo haizeari ere. 30 kilometro egiten ditu, astean egun bitan banatuta. Edota hiru egunetan, astean lasterketarik badago. Pagasarrira igotzen hasi zen Fortunato eta maratoiak korritzen amaitu. Bilboko Herri Krosean egin zuen debuta 65 urte zituela, erretiroa hartu ondoren. Belaunak handitzen zitzaizkionez, medikuek paseatzeko gomendioa egin zioten; baina, horri nahiko iritzi ez-eta urratsak edota oinkadak ematen hasi zen, familiak lagunduta.
Hurrengo urteetan lasterketetan parte hartzeari eta erronka berriak gainditzeari ekin zion Fortunatok: Artxandako Igoera, Santurtzi-Bilbo edo Behobia-Donostia, eta 79 urte zituela bere lehenengo maratoia amaitzea lortu zuen. Berak markatzen du bere erritmoa, irabazteaz edota erabilitako denboraz arduratu barik. Helmugara ailegatzea da helburua.
Gizon xumearen garaipena da, bidean osasuna eta ongizatea eta denen errespetua irabazi dituenarena, baita berak ordezkatzen dituen ahaleginaren eta bizimodu aktiboarena ere.
BILBAO NIRE KOTXE BARIK!
Fortunato Vencedor jaunari Erripa kaian egin zaio gaur aitortza, Mugikortasunaren Europako Astearen (Bilboko 2018ko MEA) barruan antolatu diren ekitaldien barruan. Bilbao nire kotxe barik! eguna izan ohi astea amaitzeko ekitaldi nagusia baina aurten, egun bat gehiago egongo da, alegia, irailaren 23ra arte (domeka).
Bilbok herritarren partaidetza handiarekin eta agiria irakurrita amaitu du urtero irailaren 22an Europako hiri askotan egiten den Bilbao nire kotxe barik! eguna. Hemeretzigarren edizioa da aurtengoa.