BILBO. 2018ko Mugikortasunaren Aste Europarrak, Bilboko Udalak sustatuta, Telefonoarekin egindako film laburren I. Lehiaketa jarri du abian, DBHko 1. eta 2. mailako gazteek ikastetxeetarako bidaietan eta eguneroko jardueretan garraiobide jasangarriak sartzeari buruz gogoeta egin dezaten. Horrela, talde horrek eragin positiboa izan dezake ingurumenean.
Telefonoarekin egindako film laburren I. Lehiaketa 2018-2019 ikasturtean parte hartzen duten ikastetxeetan DBHko 1. eta 2. mailan dauden gazte guztientzat da.
Hiru irabazleek Samsung A6 telefono bana jasoko dute (pantaila infinituduna, hatz-marken eta aurpegien ezagutzea, 32 GB MicroSD batekin 256ra zabalgarriak, aurreko eta atzeko kamerak). Horrek, seguraski, ikasketako eta aisialdiko jardueretan material digitala sortzeko erraztasun gehiago emango du.
Mugikortasun jasangarria da lehiaketa honen gaia eta ildo nagusia, balioetan hezteko eta prestatzeko uriaren proiektua baita: garraiobide jasangarriak, urian mugitzea, multimodalitatea eta intermodalitatea, ingurumena eta jasangarritasuna. Proiektuaren helburua da auzoen arteko bizikidetza ona sustatzea eta ingurumenaren jasangarritasuna bultzatzea, motordun ibilgailuekin egiten diren joan-etorriak murriztuz.
Parte-hartzaileek eskuko telefonoarekin, euskaraz edo gaztelaniaz egindako BIDEO BAT aurkeztu behar dute, 1,30 minutuko iraupenarekin (kredituak barne), proposatzen den leloari buruz: “Konbinatu eta mugi zaitez”. Gazte bakoitzak lan bakarra aurkez dezake, formatu digitalean (mp4 edo antzekoa).
Lanak eskolako ordutegian grabatu eta editatu daitezke, irailaren 10etik 17ra, parte hartzen duen ikastetxe bakoitzak aukeratzen duen unean. Bestela, ikastetxerako bidean grabatu daiteke. Ikastetxeak gordeko ditu lanak lehiaketaren antolatzaileei eman arte (epemuga: irailaren 17a, astelehena, 18:00etan).
Film laburrak kaixo@bilbaosinmicoche.net helbidera bidaliko dira WeTransfer sistema erabilita. Egilearen izena, adina, ikastetxea, maila, harremanetarako telefonoa eta helbide elektronikoa, eta bideoaren izenburua eman beharko dira. Film laburrak www.bilbaosinmicoche.net webgunean jarriko dira.
Epaimahaia irailaren 19an bilduko da. Epaimahaian izango dira Bilboko Udalaren ordezkari bat, El Corte Inglés-eko ordezkari bat eta Euskal Herriko ikus-entzunezkoen sektoreko pertsona garrantzitsuak. Lehiaketaren epaia telefonoz jakinaraziko zaie irabazleei. Sarien banaketa irailaren 20an, eguena, izango da, Udaletxeko Arabiar Aretoan.
Film labur guztiak irailaren 21etik 23ra proiektatuko dira Mugikortasun Jasangarriaren Merkatu Handian, Erripa kalean