BILBO. Artxandako funikularrak 117.781 bidaiari izan ditu abuztuan bakarrik. Iaz, 101.273 izan ziren eta 2016an 100.780. Batez beste, egunero3.799 pertsonak erabili zuten funikularra hilabete horretan. Aurten, TripAdvisorbikaintasun-agiria lortu du, jarraiko hirugarren urtez.

Alfonso GilAlkateorde eta Bilboko Udaleko Mugikortasun eta JasangarritasunSaileko Zinegotziak aurreratu duenez, “2018. urterakoaurreikuspenak iaz baino bidaiari-kopuru handiagoa izatea eta markaberria jartzea dira. Orain arteko datuak eta egon den joera ikusita,litekeena da aurtengo ekitaldian erabiltzaileak 850.000 baino gehiagoizatea”, adierazi du.

Aurten, abuzturaarte, 615.230 erabiltzaile erregistratu dituzte; iaz, aldi berean,571.812 erregistratu zituzten. Beraz, 2017. urtearen aldean % 7,59kohazkundea egon da aurten orain arte. Kopuru horiek, eta batez ereudako hiletakoek, agerian jartzen dute funikularra uriko turismorakoerakargarria dela.

Ekainaren 1etikirailaren 30era bitartean Artxandako Funikularrak udako ordutegia du:astelehenetik eguenera 07:15etik 22:00etara; barikuetan, zapatuetaneta jai-bezperetan 07:15etik 23:00etara, eta domeketan etajaiegunetan 08:15etik 22:00etara.

Ekimenaren aurrekourteko arrakasta ikusita, Funikularrak ordutegi zabalagoa -24:00etaraarte- eskaini zuen Aste Nagusian, Artxandatik suak ikusi nahizituztenak eroateko. Ekimen horrek marka berria jarri zuen; AsteNagusiko egunetan 32.310 pertsonak erabili zuen funikularra; 2017an,27.302 izan ziren.

Artxandakofunikularrak 15 minutuko maiztasuna dauka, salbu eta arrazoibereziengatik, hots, jendea pilatzen denean, orduan maizagojoan-etortzen baita erabiltzaileak geltokietatik ateratzeko. Bidaiak3 minutu irauten du.

Gogoratu sei urtetikbeherako umeak dohainik ibil daitezkeela Artxandako Funikularrean,baita itsuei lagun egiten doazenak edota gurpildun aulkietandabiltzanei laguntzen dietenak ere.

2018an, funikularrakjarraiko hirugarren urtez lortu du TripAdvisor bikaintasun-agiria,sari hauen zazpigarren edizioan. Bidaietan eta oporretanespezializatutako TripadVisor web orriaren erabiltzaileen aldekoiritzien arabera eman ohi da sari hau.