BILBO. 'Ikusleen komunitatea' ekimenak kultura eta sorkuntza sustatuko du Otxarkoagan. Ekimen berritzaile horrek -2017an erabilita esperientzia pilotu gisa- arte eszenikoak erabiltzen ditu, komunitatea sortzeko tresna bezala. “Ni OTXARren alde ? Yo con OTXAR” udal programaren barruan, esperientzia hau jarri da martxan, bertako Tendel elkartearen laguntzarekin. Topaketa, tailerrak eta bisita gidatuak programatu dira 2018rako.

OTXARKOAGA BARRUTI SORTZAILEA

Ildo horretan, ‘Ikusleen Komunitateak’ auzoan dauden ekipamenduak eta baliabideak erabiliko ditu ?Harrobia Eskenaren kasuan bezala, hiriko arte eszenikoen zentro traktorea, urtero ehunka profesional igarotzen baitira- Barruti sortzaile gisa Otxarkoaga bultzatzeko. Komunitate horren parte diren pertsonek tailerretan eta sortzaileekiko topaketetan, arte eszenikoei buruzko ikastaroetan edo tokietara bisita gidatuetan hartuko dute parte, bestelako prestakuntza ekintzen artean.

`Ikusleen Komunitatearen” programazioak antzezlan berezia du, Richard Sahagúnen sorkuntza Arte Berria taldearekin batera, estreinaldirako. Hurrengo larunbatean, maiatzak 19, 20:00etan, Harrobi Eskenak 'Caballo/Dostoyevski’ funtzioa hartuko du, eta ondoren Ikusleen Komunitateko bitartekari artistikoa den Kepa Ibarrak dinamizatutako solasaldia egongo da, baita lunch bat ere, bertaratuek artistak hurbilagotik ezagutu ditzaten.

‘Caballo/Dostoyevski’ Guggenheim Museoaren 20. urteurrenaren harira jaiotako pieza da, eta Julian Schnabelen ‘Spain’ koadroko gaia eta ume baten begirada Euskadiko 80ko hamarkadako heroinaren arazoari elkartzen ditu, Dostoyevskyren ‘Lurpeko Memoriak” obrako pasarte batzuk ere elkartuta. Poesia, ikerketa eta salaketako muntaketa hori Otxarkoaga auzoan ikusi ahal izango da lehenengoz ekimen horri esker.

Bestalde, haren egile Richard Sahagún Bilboko aktore, zuzendari eta dramaturgoa da, jaiotzez Otxarkoagakoa eta bertako auzokoa, eta zineman, antzerkiko zuzendaritzan eta irakaskuntzan aritu da. Sarrera librea eta doakoa izango da, lekua bete arte.

“Ikusleen Komunitatea” esperientziaren bidez, arte eszenikoaren inguruko ezagutzak eta tresnak eman nahi zaizkie parte-hartzaileei, auzoan beren antzerki programa propioa sortu dezaten. Informazio gehiago eta erreserbak telefono hauetan: 944 733 412 edo 634 501 524.

Ekimen horrez gain, Otxarkoagak Bilboko Udalaren bestelako proiektuak hartuko ditu, besteak beste, ‘Bizi eta hezi kalean’ kultura jarduerak, duela aste batzuk auzoa antzezlanez, jokoez eta jarduera artistikoez bete baitzen; edo ‘XIV Magia Topaketak’, zeinetan maiatzaren 30era arte gazte baliotsuak eta ospe handiko artistak elkartu ziren publiko guztietarako ikuskizun ugarietan.

‘NI OTXARREN ALDE- YO CON OTXAR’

‘Ni OTXARren alde-Yo CON OTXAR’ ‘IMAJINATU OTXARKOAGA' udal programaren jarraipena da, eta horren helburu nagusia da Otxarkoagan elkarbizitza eta bizi-kalitatea bultzatzea da, gizarte-kohesiorako eremu berriak sortzearen alde, betiere herritarren parte-hartzearen bitartez eta auzoan ari diren gizarte-eragileak inplikatuta.