Umeentzako jolasgune estali berri bat Miribillan
Udalak Miribilla ondoko gune horren erabilera sustatzeko helburua du, 350.000 eurotik gorako inbertsioa egin ostean
BILBO. Bilboko alkate Juan Mari Aburtok umeentzako jolasgune estali berri bat inauguratu du Ibaiondo Barrutian, Miribillan. Ángela Figuera, Constantino Tenorraren eta André Eliseo de Mañaricua kaleen bide-gurutzean.
Izandako meteorologia txarra eta pasatutako denbora direla-eta, eraberritu beharrean zegoen umeentzako jolasgunea. Jolas zaharrak kendu eta berriak ipini dituzte eta estalki bat jarri, euria egiten duenean ere, umeak bertan olgetan egon ahal izateko.
Bilboko alkateak azaldu duenez, proiektu hau Parkeak Dinamizatzeko Planaren barruan dago; eta txikienentzako aisialdi-eskaintza hobetu ez ezik, uri barruko jolasguneak sustatu ere egiten ditu. Zabala eta Miribilla auzoen artean dagoen umeentzako jolasgune estali berri honek auzoko umeek auzoan bertan ondo pasatzea ahalbidetuko du.
Umeentzako jolasgune berriak 546 m2?ko estalki metalikoa du. Hiru maila ditu, hirurak inklinatu samarrak. Estalkia jartzeko arrazoia jolasgunea euria egiten duenean ere erabili ahal izatea da; hau da, txikiek ondo pasatzea bermatzea.
Estalkia jartzeaz gain, jolas guztiak ere berritu dituzte. Umeentzako parke berriaren azalera 420 m2?koa da. Alde batean baditu 2 eta 8 urte bitarteko umeentzako elementuak eta, beste batean, 6 eta 12 urte bitarteko umeentzako jolasak. Besteak beste, zabu bikoitza, jarleku egokitu bat duena, eta zalditxo moduko kulunka bi. Adin guztietakoentzako jarduera-eskaintza zabala egiten du parkeak.
Umeentzako jolasgune berriko zoladura gomazkoa da eta segurtasun-hesi batez itxita dago, umeak hurbil dauden galtzadetara irten ez daitezen.
Horiek horrela, alde batetik, jolasgune berria praktikoagoa da, umeek bertan egun eguzkitsuetan zein euria egiten duenean jolas dezaketelako; eta, bestetik, seguruagoa ere bada. Gainera berrikuntzak ditu. Bilboko Udalak obrak egiteko 350.000tik gora euro inbertitu ditu eta 4 hilabetean egin dute obra.
PARKEAK DINAMIZATZEKO PLANA
Bilboko Udala uriko parkeak berritzen eta egoteko eta jolasteko lekuak sustatzen ari da. Helburua uriko bizilagun guztien bizimoduaren kalitatea hobetzea da. Horretarako, funtsezkoa da parkeak eta egoteko eta jolasteko lekuak auzoetatik hurbil egotea.
Helburua bizikidetza sustatzea da, baita auzoetan ondo pasatu ahal izatea ere; labur esanda, auzokoek, distantzia handia egin beharrik gabe ere, aire zabalean ondo pasatzeko ekipamenduak edukitzea. Uriko eraztun berdeko parkeak hobetu behar dira, lan-mundua eta familia uztartzea errazagoa izateko eta auzoetan zein Bilboren erdialdean herritarrek aisialdiaz edo kirol eginez gozatzeko aukera edukitzeko.
Más en Bilbao
-
Primeros en canjear las pulseras del Bilbao BBK Live: "Es la tercera vez que venimos y vamos a seguir repitiendo todos los años"
-
El Athletic se medirá a la Ponferradina en el centenario del Amorebieta
-
Escape de gas en Plaza Euskadi
-
Un escape de gas obliga a desalojar los comercios de la plaza Euskadi de Bilbao