Síguenos en redes sociales:

Udalak 1.700.000 euro inbertitu zituen etxebizitzen eraginkortasun energetikoa hobetzeko

Udalak 1.700.000 euro inbertitu zituen etxebizitzen eraginkortasun energetikoa hobetzeko

BILBO. Isolamendua handitzeko 302 etxebizitzatan leiho berriak jarri zituzten eta 94 komunitatetan igogailuak instalatu zituzten 2012an. irisgarritasuna hobetzeko asmoz. Hainbat eraikin eraberritzean, fatxada aireztatuta jarri zuten etxeen isolamendua hobetzeko. Udalak 1.706.000 bideratu zituen iaz udal etxebizitzen eraginkortasun energetikoa eta irisgarritasuna hobetzeko.

302 etxebizitzatan leiho berriak jarri zituzten isolamendua hobetzeko. Horrek gastu energetikoa murriztea ahalbidetzen du eta etxebizitza horietan erosotasun handiagoa dago. 2017an 1.339.000 eurotik gorakoa izan zen atal horretako inbertsioa.

Beste alde batetik, ia 431.500 euroko inbertsioa egin zuen udalak iaz, Udal Etxebizitzak erakundeak jabetzan zatiren bat duen 94 auzo-komunitatetan igogailuak ipintzeko.

Etxebizitza Saileko zinegotzi eta Udal Etxebizitzak erakundearen presidente Goyo Zurrok azpimarratu du, Udal Etxebizitzak erakundearen zerbitzuetan, jasangarritasun, erosotasun eta kalitate-arloko parametro egokien araberako bizigarritasun-baldintza onak bermatzeko egindako ahalegina.

Eraginkortasun energetikoari eta irisgarritasunari dagokienez, Udal Etxebizitzak erakundeak jabetzan zatiren bat duen eraikinak eraberritzeko obrak nabarmendu behar dira.

Horixe da Otxarkoagako Txotena kaleko 26tik 32ra dagoen eraikinaren kasua. Fatxada aireztatua ipini zuten isolamendua hobetzeko, baita gas-berokuntzako instalazio indibidualak ere.

Beste alde batetik, igogailuak ipini zituzten. Igogailuek eguzki-panelak dituzte kontsumoa murrizteko. Antzeko lana egiten ari dira aurten aipatutako eraikinetik hurbil dagoen beste batean, Irumineta kalean, hain zuzen.