BILBO. Urteko bigarren hiruhilekorako programa inauguratuko du bihar, apirilaren 13an, Expodistritok, Bilboko barrutietako Udaltegietan eskaintzen den aldi baterako erakusketa zikloak.

Oraingo honetan, San Inazio-Ibarrekolandako, Begoñako, San Frantziskoko, Castañoseko, Errekaldeko, Burtsako eta Abandoko (kokaleku berria, Elkano, 20) udaltegietara hurbiltzen direnek, oso adierazpen estilo eta teknika anitzak erabiltzen dituzten bost artistaren bost pintura erakusketa ibiltariz eta Lagun Artean harrera zentroak sustatuta, etxerik gabe dauden emakumeei eta gizarte bazterketa arriskuan edo egoeran daudenei buruzko argazkigintzako beste batez gozatu ahal izango dute ekainaren amaierara arte.

“Expodistrito” programa, Bilboko Udalaren ekimena da, eta bere helburuen artean hiribilduko arte adierazpenak deszentralizatzea eta ikusleei artista gazteen lanak aurkeztea daude, eta baita jada ezagunak diren beste batzuen erakustoki izatea ere.

Erakusketa bakoitzaren egun zehatzak udaltegietan, barrutietako programazioa jasotzen duen webgunean (www.kulturabarrutik.eus) eta 010 telefono zenbakian kontsulta daitezke.

Bihar inauguratuko dira programatutako erakusketen artetik hiru: , poesia ere barne hartzen diem diziplina anitzeko lanean bere oihaletan basamortuko koloreak eta materia irudikatuz urteak daramatzan artista marokoarraren lanen aukeraketa jasoko du. Erakusketa apirilaren 27ra arte bisitatu ahal izango da, eta ondoren Abandoko Udaltegira eramango da, Elkano kaleko 20an duen kokaleku berrira.

dagokionez, jatorriz pertsiarra den artistaren lanak erakutsiko dituen pintura erakusketa jasoko du bihartik aurrera. Begiradak, emakumearen begiradak, batez ere, liluratzen duen artistak bizi izan den herrialde guztietan margotu du. Erakusketa Begoñako, Burtsako, Errekaldeko eta Abandoko udaltegietan ikusi ahal izango da, txandaka.

da apirilean talde erakusketa jasotzeko aukeratu den espazioa. Erakusketa, gizarte bazterketa arriskuan edo egoeran dauden pertsonak gizarteratzeko lan egiten duen Otxarkoagako Bizitegi Elkartearen zentroetara doazen pertsonek egindako margolanen aukeraketa biltzen du. Izaera errebindikatzailea eta soziala duten lanak dira, olio teknika erabiliz, estilo surrealistarekin, ilusioa, ahalduntzea, gizarte kritika, ametsak eta desioak irudikatuz. Erakusketa Otxarkoagan, Castañosen eta San Frantziskon ikusi ahal izango da ondoren.

Maiatzean dagoeneko, beste hiru erakusketa inauguratuko dira. “Murmuros” erakusketak artistaren olio bilduma jasotzen du, estilo surrealista erabiliz, sentitzeko era, bizipen pertsonalak, kritika eta gogoeta ikusleei eskaintzeko ahalegina eginez. Erakusketa maiatzaren 2tik 15era bisitatu ahal izango da , eta ondoren Abandora, Begoñara eta San Inazio-Ibarrekolandara joango da.

Egun berberetan, marrazki erakusketa jasoko du. Artista bilbotar autodidaktaren lana ilustrazioa da batez ere, errotulagailuak eta markagailuak erabiliz, izaera abstraktuarekin, baina marrazki batzuk arkatzez ere egiten ditu, eta oihal euskarri gainean ere margotzen du.

Hiruhileko honetarako programatu diren erakusketak, eguneroko bizitzan sarri askotan ikusezin bilakatzen diren errealitateak erakusten dituen emakumeei buruzko “” proiektuarekin osatzen dira. Argazki erakusketaren helburua, etxerik gabe eta gizarte bazterketa arriskuan edo egoeran dauden emakumeen errealitatearen gainean sentsibilizatzea da, eta baita gai horren inguruan Lagun Artean harrera zentroak egiten duen lana ezagutaraztea ere. Erakusketa egongo da maiatzeko lehen hamabostaldian, eta ondoren Begoñara, Burtsara eta Errekaldera joango da.

Expodistrito barruan programatu diren erakusketez gain, Bilboko udaltegiek beste bi erakusketa ere jasoko dituzte. Lehenengoa, Global Art-ek bultzatutako “”, n inauguratuko da bihar, eta Wolf-Hirschhorn Sindromeari buruzko zenbait argazki biltduko ditu. Bigarrena ez da ekainaren lehen hamabostaldira arte helduko ikusleengana, , eta Euskal Akuarelagileen Elkarteko tailerretan egindako azken artelanen talde erakusketa da.

Apirilak 13-27

San Frantziskoko Udaltegia

Benkhay (Pintura)

Apirilak 13-27

Begoñako Udaltegia

Simin Shahrokhi (Pintura)

Apirilak 13-27

Errekaldeko Udaltegia

Bizitegi Arte Taldea (Pintura)

Apirilak 13-27

Castañoseko Udaltegia

GLOBAL ART “#Muéstrate SWH” (Argazkigintza)