BILBO. du, ekipamendu berezia izango du, kulturgune berria eta Barrutirako gune modernoagoa, erabilgarriagoa eta efizienteagoa izango da. Halaber, Bilboko Udalak gertuko ekipamenduak jarri nahi ditu auzo guztietan, hiritarrek haren zerbitzuak hurbilago izateko. Obrek irauten duten bitartean, Barrainkuako Udaltegiko zerbitzuak Elkano kaleko 20ko eta 22ko beheko solairuan emango dira. 680 metro karratuko azalera erabilgarria duen behin-behineko lokalean hauek daude:
- herritarren arretarako bulegoa
- ekitaldietarako aretoa
- Barrutiko Kontseilua eta kontseiluaren batzordeak
- Blas de Otero elkartea
- El Sitio elkartea gela berri bi, oraingo Udaltegian egiten diren tailerrez gain, beste tailer batzuk egiteko
Apirilaren 9an hasiko dira zerbitzua ematen Elkano kaleko 20ko eta 22ko beheko solairuko behin-behineko instalazioetan, altzariak, ekipamendu teknikoak eta beharrezko agiriak hara eraman ondoren. Horrela, Pazko Astean bakarrik (apirilaren 3an, 4an, 5ean eta 6an) egongo da Barrutia zerbitzurik gabe. Lekualdaketa egiteko berariaz aukeratu ditu Udalak egun horiek, herritarrei ahalik eta endredorik txikienak eragiteko; izan ere, opor-egunak izaten dira askorentzat eta, hortaz, Barrutietako udaltegietara gestioak egitera hurbiltzen den erabiltzaile-kopurua nabarmen jaisten da.
BARRAINKUAKO UDALTEGIA ERABERRITZEA
Abando-Indautxuko udaltegia Bilborako ekipamendu berezia izango da, kulturgune berria eta Barrutirako gune modernoagoa, erabilgarriagoa, efizienteagoa eta irisgarriagoa. Horrela, Udalak aurrera egingo du auzokoei gertuko ekipamenduak hornitzeko helburuan, gaur egungo premiei egokitutako zerbitzuekin eta arlo askotako eskaintzarekin: batetik, kulturako, aisiako, gizarte-arloko eta kiroletako zerbitzuak eskaintzen dira eta bestetik, administrazio arloko eta herritarren arretarako eta partaidetzarako zerbitzuak.
Eraberritze-lanen ondoren udaltegiak azalera erabilgarri bikoitza eta, ondorioz, espazio gehiago, izango du. Zerbitzu nagusien banaketa hau izango da, solairuka:
Sotoa: ekitaldietarako aretoa, 100 pertsonentzat, kamerinoekin; erabilera askotarako gela eta erakusketa-gela, 102 metro karratukoa, bi altueratan.
Beheko solairua: espazio libre eta diafano handia, eraikineko gainerako lekuetara joateko ataria. Erabilera askotarako eta erakusketarako aretoaren bigarren altuera eta herritarrei arreta emateko gunea hemen egongo dira.
1. solairua: txikienentzako programak eta tailerrak egiteko erabiliko da.
2. solairua: bulegoak eta Blas de Otero Fundazioa egongo dira.
3. solairua: Barrutiko kontseiluko batzarretarako aretoa eta gimnasioa gizonezkoen eta emakumeen aldagelekin. Gainerako espazioan bulegoak eta bileretarako espazioak egongo dira, tabike mugikorrekin, beste erabilera batzuetarako aukera edukitzeko.
4. solairua: El Sitio Elkartea, tailerrak egiteko lokala eta erabilera askotarako gelak.
5. solairua: tailerretarako lokalak egongo dira eta atzealdea erabilera askotarako izango da; baliteke ikasketa-gelak jartzea hor.
6. solairua: eraikinaren funtzionamendurako behar diren instalazioak egongo dira azken solairu honetan.
Erabilera askotarako eta erakusketetarako aretoak eta ekitaldietarako aretoak sarrera independentea edukiko dute Barrainkua kaletik, hain zuzen ere horiek erabili ahal izateko Barrutiko Udaltegia itxita dagoenean.
BILBOKO BARRUTIKO UDALTEGIEN SAREA
Une honetan Bilbon 25 udaltegi daude uri osoan zehar. Bakanak, tamaina eta ezaugarri askotakoak?auzoan auzoko izaera eta ezaugarri bereziekin.
Batzuk lehen ikastetxe izandako lokaletan daude, beste batzuk ondare-balio handiko eraikinetan; horrelakoetan daude Deustuko Udaltegia (Bidarten), Basurtuko Udaltegia (Zankoetan), Castaños kaleko udaltegia eta Zazpi Kaleetakoa (La Bolsa eraikina).
Lehenengo Udaltegia duela 30 urte inauguratu zen Otxarkoagan eta harrezkero, Bilboko Udalak argi izan du Bilboko 8 Barrutietan horrelako ekipamenduak jarri behar zirela Udala bera auzoetako bizilagunei hurbiltzeko, hurbileko ekipamenduen bidez.