BILBAO. “Koru zuzendaritza”, “Musika-inprobisazioaren teoria eta praktika”, “Musikarientzako eszena teknikak”, “Talde instrumental desberdinen zuzendaritza”, “Musika-ekintzarako”, “Hari-instrumentuentzako inprobisazioa”, “Perkusio historikoa”, “Txalaparta” eta “Luteria” dira eskainiko diren tailerrak. Gai desberdina duten bederatzi ikastaroek, irakasle, zuzendari, musika talde, ikasle eta konpositoreei zuzendurik daude, besteak beste. Otsailaren 19 eta maiatzaren 30 artean la Galeran burutuko dira eta prezioa 10 eta 70 euro artekoa izango da, ordu kopuruaren arabera.

Matrikula ikastaro guztien plazak bete arte irekita egongo da eta izena eman nahi dutenek, Bilbao Musikan bertan edota www.bilbaomusika.eus web orrialdearen bitartez egin dezakete.

Hona hemen tailerren eskaintza bere osotasunean:

KORU ZUZENDARITZA TAILERRA

Haur eta gazteen koruetara gerturatzea. Bokalizazio teknikak eta bere erabilera taldean, jestua, entsegu dinamikak, koru desberdinei egokitzen zaion errepertorioa aukeratzea, moldaketak?

Irakaslea: Josu Elberdin Badiola www.elberdin.com

Iraupena: 12 ordu

Nori zuzendua: Koru zuzendari eta irakasleei

Plaza kopurua: 30

Datak eta ordutegia: Otsailak 19 eta martxoak 12 eta 19 (9:30-13:00)

MUSIKA-INPROBISAZIOAREN TEORIA ETA PRAKTIKA

Inprobizazioaren teoria eta praktikaren lehenengo kontaktuak. Hizkuntza eta musika ikaskuntzekin parekotasunak erabiliz, textu baten ulermena, produkzioa eta erreprodukzioa.

Irakaslea: Jon Urrutia Monnot www.jonurrutiamusic.com

Iraupena: 12 ordu profesionalentzako tailerra / 12 ordu ikasleentzako tailerra

Nori zuzendua: Bere instrumentuan trebezia apur bat duten instrumentu joleei. Ikasle eta profesionalentzako bi tailer desberdin egingo dira.

Plaza kopurua: 20 tailer bakoitzean

Datak eta ordutegia (profesionalak): Otsailak 23 eta 26 eta martxoak 2 eta 5 (10:00-13:00)

Datak eta ordutegia (ikasleak): Otsailak 23 eta martxoak 2 (17:00-20:00): otsailak 24 eta martxoak 3 (10:00-13:00)

MUSIKARIENTZAKO ESZENA TEKNIKAK

Presentzia eszenikoa, entzutea eta joko eszenikoa abeslari eta instrumentistentzat.

Irakaslea: Juanjo Otero

Iraupena: 21 ordu

Nori zuzendua: Ikasle eta musikari profesionalentzat

Plaza kopurua: 12

Datak eta ordutegia: Martxoak 2, 9 eta 16 (17:00-20:00) eta martxoak 3, 10 eta 17 (10:00-14:00)

TALDE INSTRUMENTALEN ZUZENDARITZA TAILERRA

Musika eskola, kontserbatorioetan etab. egon daitezkeen talde instrumental anitzak zuzentzeko eta kudeatzeko jarraibideak.

Irakaslea: Iker Sánchez

Iraupena: 16 ordu

Nori zuzendua: Maila aurreratuetan dauden ikasleak eta irakasleak

Plaza kopurua: 18

Datak eta ordutegia: Apirilak 19 (10:00-13:30), apirilak 21 (10:00-13:30/15:30-18:30) eta apirilak 23 (10:00-13:00/17:00-20:00-Eskolako taldeekin praktikak)

MUSIKA EKINTZARAKO TAILERRA

Norberaren proiektu artistikoaren kudeaketa eta abiaraztea, kultura-produktu baten plangintza estrategikoa.

Irakaslea: Paco Yáñez www.pacoyanez.com

Iraupena: 14 ordu

Nori zuzendua: Profesionalak eta musikaria izan nahi duen pertsonentzat

Plaza kopurua: 20

Datak eta ordutegia: Apirilak 16, 23 eta 30 eta maiatzak 30 (10:00-13:30)

HARI-INSTRUMENTUENTZAKO INPROBISAZIOA

Lehen kontaktua musika modernoarekin: zenbait partituraren gainean lan egin, zifratuak, “chop” perkusioa, eskala desberdinak maiorraz eta minorrez gain? hau guztia Orkestran, hari Musika-Ganbara taldean, edo talde instrumentalean

Irakaslea: Asier Suberbiola www.asiersuberbiola.com

Iraupena: 6 ordu profesionalentzat / 6 ordu ikasleentzat

Nori zuzendua: Bere instrumentuan trebezia apur bat duten hari-instrumentu joleentzako, Ikasle eta profesionalentzako bi tailer desberdin egingo dira.

Plaza kopurua: 20

Datak eta ordutegia (profesionalak): Apirilak 26 eta 27 (10:00-13:00)

Datak eta ordutegia (ikasleak): Apirilak 26 eta 27 (17:30-20:30)

PERKUSIO HISTORIKOA

Antzinako hainbat musika desberdinen interpretazioa.

Irakaslea: Pedro Estevan

Iraupena: 10 ordu

Nori zuzendua: Perkusionistei

Plaza kopurua: 20

Datak eta ordutegia: Maiatzak 25 (17:00-20:00) eta maiatzak 26 (10:00-14:00/16:00-19:00)

TXALAPARTA IKASTAROA

Hutsun Txalaparta taldearen ibilbide historikoaren haritik, txalapartari buruz eurek duten ikuskera partikularra ezagutzea, eta erabili ohi dituzten materialak, jo-moldeak eta obrak ezagutu eta praktikan jartzea.

Irakaslea: Hutsun Txalaparta hutsuntxalaparta.blogspot.com.es

Iraupena: 5 ordu

Nori zuzendua: Txalapartarientzat eta herri musikaren arloko perkusio joleentzat.

Plaza kopurua: 20

Datak eta ordutegia: Apirilak 21 (10:00-14:00)

LUTHERIA TAILERRA

Biolinaren familiako instrumentuak eraikitzeko prozesua, atalak, erremintak. Instrumentua zaintzeko aholkuak.

Irakaslea: Abel Osuna www.osunaluthier.com

Iraupena: 2 ordu

Nori zuzendua: Hari-instrumentua jotzen dutenei

Plaza kopurua: 20

Datak eta ordutegia: Maiatzak 11 (17:30-19:30)