Bilbon Gabonetako musika izango dugu abesbatzek eta Bilbao Musika Eskolak eskainiko dituzten 37 ikuskizunei esker
400 jarduera inguru izango dituen anbizio handiko Gabonetako programaren ekimenetako bat izango da
BILBO. Bilboko Udalak, Bilbao Dendak elkartearekin, Bilboko Udal Musika Eskolarekin, Bizkaia ikus-entzunezko katearekin eta auzoetako merkataritza-elkarteekin lankidetzan, ekimen hau antolatuko du Gabonetako programazioaren baitan. Programazio hori kultura arloko 400 jarduera inguruk osatzen dute, baita askotariko eta kalitate oneko eskaintza duen merkataritza-sektoreak ere. Urteko garai honetan, erakargarria izaten da Bilbo, bai turistentzat, bai Bizkaia osoko herritarrentzako.
KORU-MUSIKA EGONGO DA 13 MERKATARITZA-EREMU ETA AUZOTAN
Bilboko Udal Musika Eskolako taldeek, orfeoiek eta abesbatzek, guztira, 29 taldek, hiriko 13 merkataritza-eremu girotuko dituzte 18:30etik 20:30era, bai ostiralean, bai larunbatean. Larunbatean, gainera, giro ludikoaz eta musikaz gozatzeko aukera egongo da goizean, 12:30etik 14:00etara.
Honako auzo eta merkataritza-eremu hauetan entzun ahal izango dugu Gabonetako musika: Alde Zaharra-Erriberako Merkatua, Zorrotza, Abando, Indautxu, Deustu, Rekalde, San Inazio-Ibarrekolanda-Elorrieta, Otxarkoaga, Santutxu, Txurdinaga, Basurtu, Bilbo Zaharra-San Frantzisko-Zabala eta Uribarri.
OSTALARITZAKO ORDUTEGIA LUZATZEA
Ostalaritzari dagokionez, Bilboko Udalak ostalaritzako lokalak ixteko bi ordu gehiago ematea erabaki du, Gabonetako jaiak bezalako jaiegun berezietan, abenduaren 15etik urtarrilaren 6ra.
Hala, ostalaritzako lokal guztiei ordutegi luzeagoa aplikatuko zaie, “egunekoak” diren establezimenduei eta terrazei izan ezik, ordutegi ezberdina baitute.
Más en Bilbao
-
Primeros en canjear las pulseras del Bilbao BBK Live: "Es la tercera vez que venimos y vamos a seguir repitiendo todos los años"
-
El Athletic se medirá a la Ponferradina en el centenario del Amorebieta
-
Escape de gas en Plaza Euskadi
-
Un escape de gas obliga a desalojar los comercios de la plaza Euskadi de Bilbao