BILBO. Horrrela, udaltzainek batez beste lau kontrol egingo dituzte egunean, bolantean arreta galarazten duten jarrerak saihesteko, hala nola errepidean sakelako telefono, GPS eta bestelako dispositibo elektronikoak erabiltzea.

Egiaztatuta dagoenez, gidatzean sakelako telefonoz hitz egiten duen gidariak ez ditu identifikatzen zirkulazioko seinaleen eta argibideen %40, batez besteko abiadura %12 jaisten du, eta edozein ezustekoren aurrean erreakzionatzeko ahalmena ere murriztu egiten zaio.

Iaz, Bilboko Udaltzaingoak eskuko telefonoa eta bestelako dispositibo elektronikoen erabilera zaintzeko 16 kontrol egin zituen. Guztira, 9.366 ibilgailu kontrolatu zituen, eta sakelako telefonoa erabiltzeagatik 34 salaketa egin zituen, eta nabigatzailea manipulatzeagatik beste bi.