BILBO. Azaroaren 8an, arratsaldez, “The Academy of Urbanism” erakundeak jakitera emango du zein hirik irabazi duen saria. Sari hori emateko, hiri finalistak ebaluatu dituzte, bai alde urbanistikotik, bai ingurumenaren, gizartearen, berrikuntzaren, gobernantzaren, nortasunaren eta abarren aldetik.

Saria irabazi duen hiria jakinaraziko den ekitaldian Aburto Alkateak berak aurkeztuko du bertaratutako agintarien aurrean Bilbok izan duen eraldaketa eta etokizunerako dituen proiektuak. Aurkezpena azaroaren 8an bertan izango da Howick Place, Westminsterren, Bilbo Europako 2018ko Hiririk Onena izendatuko duten jakin baino ordu batzuk lehenago.

Ebilboko Alkateak azpimarratu gura du “garrantzizkoa aukeratutako hiru hirien artean egotea dela eta hiri modernoaren, prestatuaren, garatuaren, irekiaren, erakargarriaren herritarrentzako, turistentzako, ekintzaileentzako eta enpresentzako etorkizun handikoa izatearen irudia kanpora ateratzen jarraitu behar dugula”. Bestalde, baieztatu egin du “hirigintza zainduko dugula ondo garatutako hiria egiteko, goi-mailakoa Europan.”

Irailean “The Academy of Urbanism” erakundearen ordezkaritza bat etorri zen Bilbora bertatik bertara ezagutzeko hemengo azpiegiturak, hiri-zerbitzuak, mapa politikoa, kultura, bizimoduaren kalitatea eta ongizatea, jasangarritasuna, ingurumena, konektibitatea edo merkataritzaren arrakasta eta bideragarritasuna.

Ebazluazio berbera beste hiri bietan, hau da, Ljubljana (Eslovenia) eta Vienan (Austria) egin ondoren, epaimahaiak azaroaren 8an jakinaraziko du zein hirik merezi duen Europako 2018ko Hiririk Onenaren saria irabaztea.

EGINKIZUN KOMERTZIALA ETA ENPRESARIALA

Bidaia honetan, Asier Abaunza Hiri Plangintzarako zinegotziarekin joango da alkatea, eta Londreseko bisitaldia aprobetxatuko dute eginkizun komertzial eta enpresarial bat betetzeko Erresuma Batuko hiriburuan.

Hortaz, “The urbanism Awards 2018” ekitaldira joateaz eta Hirigintzako Akademiak azaroaren 8an antolatutako saioetan parte hartzeaz gain, garrantzizko zenbait bilera eta topaketa izango dituzte Bilbo sustatzeko; hala nola:

Azaroaren 7an, World Travel Market turismo-azokara joatea Excel Londres azoka-lekuan. Bilbo egongo da presente Euskadiko standean. Azoka hau erreferentzia da mundu osoan turismoarekin zerikusia duten gaietan; turismoaren sektorearekin lotutako nobedade eta berrikuntza guztiak agertzen ditu, turismoaren munduko gertakaririk handiena delako. Bertan biltzen dira turismoaren sektoreko enpresarik eta profesionalik onenak.

Azaroaren 9an Tech City UK (enpresa teknologiko digitalak eta sortzaileak biltzen dituen barruti teknologikoa) bisitatzea eginkizun enpresariala betetzeko. Tech City, Erresuma Batuko Silicon Valley izenaz ere ezagutua, Londresko East End aldean dagoen parke teknologikoa da. Modako gune bihurtu da Londresen kultura mailan zein maila enpresarialean. Europako Berrikuntza Zentroa ere bada startup eta enpresa digital eta teknologikoentzat.

HIRIGINTZA ARLOKO PRAKTIKA ONAK

The Academy of Urbanism irabazi asmorik gabeko erakundea da, independientea politika mailan, Erresuma Batuko eta Europako hiriak aintzat hartzea bultzatzen duena, hirigintza arloko praktika onak identifikatzeko eta sustatzeko. Urbanism Awards deritzenak dira kalitate handiko ingurune berritzaile eta jasangarriak bilatzen dituen erakundearen plataformarik garrantzizkoenak.

Arkitekturako eta hirigintzako profesionalak dira urtero euren proposamenak egin ohi dituztenak, ondoren hiririk bizigarrienen zerrendan sartuko diren hiru hiri aukeratzeko.

Britainiar erakunde independiente honek duela hamar urterik hona urtero saritzen ditu hirigintzaren, lidergo eta gobernantzaren, osasun eta ongizatearen, bideragarritasunaren eta merkataritzaren arrakastaren eta ingurumenaren jasangarritasunaren arloko “praktika onak”. Aurten Bilbo aukeratu dute The European City of the Year Award sariko hiru finalistetako bat izateko.

“The Academy of Urbanism” erakundeak urtero 15 leku aukeratzen ditu kategoria hauetan: hiria, herria (150.000 biztanletik beherako hiriak sartuta), auzoa, kalea eta tokia (The European City of the Year Award , The Great Town Award, The Great Neighbourhood Award, The Great Street Award,The Great Place Award). Euren kideek proposatutako 10 lekuren hasierako zerrenda egiten dute eta zerrenda horretatik hiru finalistak ateratzen dira. Aurten Bilbo aukeratu dute “Europako Urteko Hiria” kategorian Viena (Austria) eta Liubliana (Eslovenia) hiriekin batera.