Síguenos en redes sociales:

Bilbok bi igogailu inauguratu ditu Atxuri auzoan

Udalak beste hiru igogailu jartzeko asmoa dauka Basobidean, Miribillan eta Santutxun

Bilbok bi igogailu inauguratu ditu Atxuri auzoan

BILBO. Bilboko Udalak beste urrats bat eman du gaur Atxuri auzoan irisgarritasuna hobetzeko; hain zuzen ere, hori lortze aldera, elementu elektromekaniko bana jarri du Enkarnazio Plaza eta George Steer kalean. Igogailuaren inaugurazioan izan dira Juan Mari Aburto Alkatea eta Ricardo Barkala Obra, Zerbitzu, Hiri Eraberritze eta Espazio Publikoaren Saileko zinegotzia, udaleko beste ordezkari batzuen artean.

Beheko igogailuak 5,27 metroko desnibela eta goikoak 9,55 metroko desnibela gainditzen dute. 16 pertsona kabitzen dira bietan eta, uriko gainerako igogailuetan legez, denbora errealeko zaintzarako, etengabeko elektrizitate-indarra izateko eta barrukoekin komunikatzeko sistema bat daukate. Azpiegitura berri honetan de 706.117'79 euro inbertitu dira.

Igogailu berri bi hauek martxoan Ollerietagoienan inauguratu zenari eta auzoko kiroldegia eta balio anitzeko kantxa Begoñako Errepublika kalearekin lotzen dituen igogailu bertikalari gehitu behar dizkiegu. Atxurik orografia zaila dauka, Zazpi Kaleen, Solokoetxeren eta Santutxuren artean sartuta baitago. Hori dela-eta, zenbait konbinazio egin behar izan dira auzoan irisgarritasun unibertsala ezartzeko. Izan ere, Udalak lehentasunezkotzat dauka bilbotarren bizimoduaren kalitatea hobetzea.

BESTE JARDUKETA BATZUK

Bilboko Udalak beste azpiegitura bat dauka aurreikusita Zabalbide kaleko goiko aldea eta Basobidean egingo diren etxebizitzak lotzeko. Gainera, beste igogailu bi egingo ditu Miribillan Santutxun.

Santutxun, igogailu inklinatu bi egingo dira, Cocherito de Bilbao eta Iturriaga kaleak lotzeko. Goiko igogailuak Iturriaga kalean izango du geralekua, hain zuzen ere, Laurencin Markesaren eta Anselmo Guinea Margolariaren kaleen gurutzeraino iritsiko da. Gainera, tartean ere geratuko da, haurtzaindegiaren parean. Bestalde, beheko igogailua Laurencin Markesaren kalearen gurutzetik Cocherito de Bilbao kalearen gurutzeraino.

Miribillako igogailua, ordea, Askatasuna etorbidean egongo da, 54 metro egingo ditu 31 metrotik gorako altuera gainditzeko. Igogailuak geraleku bi izango ditu: goikoa, Juan Carlos Gortazar kalean eta behekoa, Askatasuna etorbidean.

Azpiegitura horiek Bilboko Aukera-eremuen, Baliabide Mekanikoen eta Irisgarritasunaren Planak modu teknikoan definitutako lehentasunen barruan daude.

ELEMENTU MEKANIKOAN URIAN

Gaur inauguratu direnekin, Bilbok 35 igogailu dauzka 29 instalaziotan; horiei gehitu behar zaizkie herritarren bizi kalitatea hobetzeko diren 20 arrapala eta eskailera mekanikoak (5 gunetan daude). Izan ere, irisgarritasuna lehentasunezko zehar-lerro bat da Bilboko Udalaren sailen lana planifikatzeko garaian.

Teknikoki bideragarria bada, Bilboko Udalak igogailuen aldeko apustua egiten du, denen irisgarritasuna konpontzen baitute, pertsonak edozein egoeratan garraiatzeko gai direlako. Helburua da Bilboko Udalaren menpe dauden espazio, ekipamendu publiko, produktu eta zerbitzu guztiak apurka-apurka egokitzea, herritar guztientzako irisgarriak izan daitezen.