BILBO. Honela, gaur hasi eta hilaren 13ra arte, Bilboko Udalak foileto honen 150.000 ale banatuko ditu guztira, etxez etxeko postontzietan nahi udaltegietan.

“Bilbo zure etxea da” kanpaina zibikoari atxikitako ekimen honen bitartez, zenbait gomendio eta jarraibide zabaldu nahi dira, txakurren eta esparrua partekatzen duten pertsonen arteko bizikidetza egokia bermatzeko.

Hartara, Udalak argi utzi nahi izan du, kalean animaliak bi metroko gehienezko luzera duten uhalez lotuta eraman behar direla, eta kaka egitekotan, gorozkiak nahitaez batu behar direla; bestela, udal ordenantzaren aurkako arau-hauste larria litzateke.

Arraza arriskutsuen kasuan (Pit Bull Terrierra, Staffordshire Bull Terrierra, American Staffordshire Terrierra, Rottweilerra, Dobatxakur Argentinarra, Fila Brasildarra, Tosa Inua eta Akita Inua, besteak beste) txakurrak lepokoa eta muturrekoa jarrita eraman behar dira.

Era berean, animaliek nahitaez mikrotxipa eraman behar dutela gogoratu du, lapurreta edo galera gertatuz gero bilaketa errazteko nahiz txakurtegien kudeaketa hobetzeko. Txipa ez eramateak 300 eurorainoko isuna ezar dezake, edo 2.400 eurorainokoa arriskutsuak izan daitezkeen txakur-arrazen kasuan.

Bilbon, txakurrentzat bereziki seinalatutako aisialdi guneak dituzten 10 parke daude, eta horietan, txakurrak uhalik gabe ibil daitezke ezarritako ordutegien barruan eta betiere jabeen ardurapean. Honako hauek dira gune horiek: Ametzola, Azoka-Zorrotza, Casilda Iturrizar, Enkarnazio, Eskurtze, Etxebarria, Europa, Ibaieder, Miribilla eta Sarriko.

Informazio gehiago: “Bilbo zure etxea da”.