Síguenos en redes sociales:

Bilbon zehar bizikletaz zirkulatzen ikasteko doako ikastaroak laster

Ikastaroak Bilbon zehar bizikletaz ibiltzen direnentzat dira, modu seguruagoan zirkulatzen ikasteko eta uriko trafikoaren artean zirkulatzeko teknikak hobetzeko.Bilboko Udalak du ikastaroak emateko ardura eta Energiaren Euskal Erakundearen (EVE) lankidetza du. Doakoak dira ikastaro hauetarako astelehenetik aurrera izena eman daiteke udalaren telefono honetara deituta: 010 edo 944 010 010. Eskarian norberak bere bizikletaz ala Bilboko Udalak lagatako bizikleta batez parte hartuko duen adierazi beharra dago.Plazak mugatuta daude. 18 urtetik gorakoentzat dira ikastaroak eta irailak 15,16,17,22,23 eta 24ean burutuko dira. Itsas Museoaren aurreko zabaldegia, Euskalduna zubiaren azpian dagoena, izango da parte-hartzaileak elkartzeko lekua.

Bilbon zehar bizikletaz zirkulatzen ikasteko doako ikastaroak laster

BILBAO. Irailaren 15etik aurrera Bilboko Udalak, Energiaren Euskal Erakundearekin (EVE) elkarlanean, duela sei urtetik antolatuta, Bilbon bizikletaz zirkulatzen ikasteko doako ikastaroak izango dira (15, 16 eta irailak 17an).

18 urtetik gorakoentzat dira eta galtzadatik modu seguruan zirkulatzen ikastea eta txirrindularien, oinezkoen eta beste garraiobide batzuen arteko bizikidetza ezin hobea lortzea dira helburuak. Ikastaroen xedeen artean badago txirrindulariek uriko bide-mota ezberdinetatik eta egoera ezberdinetan zirkulatzen ikastea; esate baterako, bidegorrietatik, partekatutako bideetatik, galtzadekiko bidegurutzeetatik, pasabideetatik edo nola jokatu biribilguneetan.

Bilboko Udalak doan ematen ditu ikastaroak. Izena emateko udal telefono honetara deitu behar da, datorren astelehenetik aurrera: 010 edo 944 010 010.

Eskarian norberak bere bizikletaz ala Bilboko Udalak lagatako bizikleta batez parte hartuko duen adierazi beharra dago.

Ikastaroan parte hartzen dutenei informazioa emango diete bizikletaz zirkula daitekeen oinezkoen aldeei buruz eta horietatik zirkulatzeko baldintzei buruz. Segurtasuna hobetzeko eta besteek txirrindularia hobeto ikusteko arropaz ere gomendio batzuk emango dizkiete, baita erabili baino lehen bizikletaren egoera egiaztatzeko gomendio batzuk ere.

Lekuak mugatuta daude. Ikastaroen iraupena ordu bikoa da. Ikastaroetako parte-hartzaileak Itsas Museoaren aurreko zabaldegian, Euskalduna zubiaren azpian, Bilbon Bizi lema duten edukiontzien ondoan, elkartuko dira.