Síguenos en redes sociales:

Rodríguez Arias kalerako "bitartekaritza akustikoaren" prozesua bizikidetza hobetzeko jarduerekin amaituko da

Rodriguez Arias kalerako “bitartekaritza akustikoa”, Sabino Arana eta Maria Diaz Harokoaren kaleen arteko tarterako, Sala Momaren eta Udalaren artean inguruko bizikidetza hobetzeko lagungarri izango diren konpromisoak hartuta amaitu da.Udaltzaingoaren udaldiko lanaz gain, irailaren 7an Udalaren baterako jarduerak hastea proposatu da.Prozesuan auzotarrek, Sala Momak dantzalekuak, IIunion hotelak, neurketa akustikoetan adituak diren teknikariek eta Udaleko zenbait sailek hartu dute parte

Rodríguez Arias kalerako "bitartekaritza akustikoaren" prozesua bizikidetza hobetzeko jarduerekin amaituko daJuan Lazkano

BILBAO. Gatazka 2017ko urtarrilean hasi zen, Moma dantzalekua zabaldu zutenean Rodriguez Arias kaleko 66. zenbakian. Diskotekaren jarduerak arazoak sortu ditu, eraikin berean dagoen IIunion hoteleraino heltzen den barruko zarata dela-eta. Bestalde, kanpoko zaratek eta dantzalekuko bezeroak kanpoan pilatzean eragindako endredoek erasan egin diete Rodriguez Arias 60-80 tarteko etxebizitzei.

Bitartekaritza-prozesuaren ondorioz, Udalak zenbait sailen arteko erantzun koordinatua bideratu eta dantzalekuak erantzukizuna partekatzea hitzartu du, kanpoan sortzen den arazoaren aurrean.

Udalaren erantzuna osatzen duten jardueren artean, honako hauek daude:

  • Mugikortasun eta Jasangarritasun Saila: kanpoko inpaktu akustikoaren etengabeko ebaluazioa, esku hartzeko protokoloa abian jartzea eta egoeraren jarraipena egitea eta jakinaraztea.
  • Herritarren Segurtasun Saila: Udaltzaingoak, datozen sei hilabeteetan, sentsibilizatzeko eta jarduteko kanpaina egingo du inguru horretan, hain zuzen ere eguenetan, barikuetan eta zapatuetan inpakturik handiena duen orduetan (goizeko 01:00etik 06:00etara).
  • Gazteria eta Kirol Saila: lehentasunezko gunea da gaueko hezitzaileek esku hartzeko. Hezitzaile horiek izango dira gazteak praktikekin sentsibilizatuko dituztenak, aisialdi osasungarria, jasangarria eta herritarren bizikidetzarekin bateragarriak diren jarduerak bultzatuta. Jarraipen-lana egingo dute diskoteka martxan den uneetan, batez ere inguruko kanpoaldean.
  • Obra, Zerbitzu, Hiri Eraberritze eta Espazio Publikoen Saila (Garbiketa Zerbitzua): kalearen garbitasunaren egoera hobetzen jardungo dute. Garbiketa-zerbitzuak odorizatzailearen erabilera areagotu du uztailean eta kaleko bertako edukiontziak urez garbitu dituzte. Auzotarrekin adostu zen garbiketa egiteko ordutegia 06:45era aurreratzea, oreka lortzeko kalea garbi edukitzearen, diskoteka ixtearen orduaren eta zerbitzuak ateratako zaratarekin sor litzakeen endredoen gestioiaren artean.
  • Sala Moma dantzalekuak bere eraginpeko aldean gaueko aisialdiak eragiten dituen eragozpenak gutxitzeko dituen eginkizunen artean, hauek dira aipagarrienak: sartzeko ilararen gestioa, “ezin da sartu” zigilua erabiltzea auzotarrei endredoak sortzeko (batez ere zaratak eta txixa-parrastadak) sustagarriak kentze aldera, koordinazioa Gazteria eta Kirol Sailarekin (gaueko hezitzaileen programan), Herritarren Segurtasun Sailarekin (Udaltzaingoa) eta Obra eta Zerbitzuen Sailarekin (Garbiketa Zerbitzua, erantzukizuna partekatzea kalea garbitzean, kaleko edana saihesteko. Horrez gain, dantzalekurako sarrera 02:00etara aurreratuko da; ordu horretara arte bakarrik sartu ahal izango da, aisialdia arinago hasi dadin.

Bitartekaritza-prozesuan eraginpeko 131 etxebizitzetako 41 auzotarrek, IIunion hotelak, Sala Moma diskotekak, neurketa akustikoetan adituak diren eta Udaleko sail batzuetako (Ingurumena, Herritarren Segurtasuna-Garbiketa Zerbitzua-Obra eta Zerbitzuak, Gazteria eta Kirola) teknikariek hartu dute parte.

Hiru fase izan ditu prozesuak (prestakuntza, partaidetza eta ebaluazioa). 7 saio presentzial egin dira eragileekin eta partaidetza birtualeko 2 etapa. Jarduerak irailaren 7an hastea erabaki zuten.